Ekimenak

Ekimenak

Zientzia eta arrantza

–> BERMEO TUNA TAGGING CHALLENGE frogen antolakuntza, hegalaburrak eta hegaluzeak markatzeko eta haien portaera hobeto ezagutzeko eta kudeaketa hobetzeko kirol-arrantza froga.

 

–> Atun izoztaileen sektoreak Euskadin duen eragin ekonomikoaren inguruko ikerlana. Atunontzi izozkailuaren balio-kateak estatu, eskualde eta toki mailan duen eragin ekonomikoa aztertzen duen lehen azterlana dugu hau, eta Bilbon aurkeztu zen 2019ko azaroan. Info gehiago. 

 

–> Stocken kudeaketa hobetzeko nazioarteko biltzarrak:

  • Panel 1 bilkura (tunido tropikalak), Atun Atlantikoaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batzordea(CICAA-ICCAT)
  • Hegoaldeko hegalaburraren Kontserbaziorako Batzorde Zientifikoaren bilkura (CCSBT)
  • Atun Tropikalaren Amerikarteko Batzordearen bilkura (CIAT-IATTC)

–> SARETU. Zientziaren eta industriaren lankidetzatik jaiotako proiektua, baztertutako arrantza aparailuen arazoari ekonomia zirkularraren bidez irtenbidea emateko asmoa duena, arropa eta beste produktu batzuk sortzeko. Info gehiago

–> ITSASOAK ZAINDU. Gure itsasoetako eta munduko ozeanoetako plastikoak garbitzeko proiektuak. Adibidez, Zero Plastiko Urdaibai-ekin kolaborazioa.

Ozeano osasuntsuak

Kultur trukaketa

BERMEO TUNA FORUM. Atunaren gastronomiari buruzko Munduko Biltzarra (prestatzen).

Munduko hiriekin senidetzea, ezagutzak, teknologiak eta gastronomia partekatzeko eta arrantza jasangarria sustatzeko.

Atunaren hirien munduko biltzarra, xede orokor batekin: adierazpen unibertsal bat formulatzea, atunaren iraunkortasunaren defentsan, eta mundu osoan zabaltzea.

–> INNOVATHON BERMEO. Berrikuntzarako maratoi bat da, BTWCk Nazio Batuen laguntzarekin sortua. Helburua: irtenbide teknologiko sortzaile eta bideragarrien garapena inspiratzea, atunaren inguruko bizi kalitatea eta produktibitatea bermatzeko eta jasangarritasuna hobetzeko. Honela, hemendik ateratzen diren ideiak atunaren arrantza industrian aplikatu ahal izatea. Info gehiago. 

–> Atunean oinarritutako eskaintza turistikoa: kulturala, gastronomikoa, etnografikoa eta ingurumenekoa. Adibidez, Bizi Bermeo.

–> Atunaren industriaren Kultura Ondasuna berreskuratzea eta sozializatzea.

–> Ekosistema bat sortzea enpresa eta negozio berriak erakarri eta atxikitzeko.

Herri osoari dei egitea atuna iraunkorra izateko goi mailako erronka unibertsalean parte hartzeko.

Bermeoren garapena

Gure gizartearentzako funtsezko sektorea denaren inguruan praktika onak eta jasangarriak bultzatzen dituen mundu mailako etorkizuneko erronka baten aurrean gaude.

Egin bat gurekin!