Bermeo Tuna World Capitalek maila globalean sustatzen du atunaren inguruko kudeaketa jasangarria, baliabide naturala den heinean, ezagutza zientifikotik eta praktika onen lidergotik abiatuta.

Kide publikoak:

Kide pribatuak:

Bermeo Tuna World Capital aliantza publiko-pribatu bat da, Bermeon, Euskadin eta Munduan atunaren balio kateko eragile nagusiak inplikatzea nahi duena. Proiektu bat denona eta denontzat.

Helburuak

Zientziaren eta arrantzaren arteko lankidetza sustatzea.

Ezagutza, prestakuntza eta berrikuntza sustatzea.

Ondare historikoa berreskuratu, kudeatu eta zabalkundea egitea.

Ozeano osasuntsuagoak lortzeko proiektuak sustatzea.

Kulturen arteko esperientzien trukea sustatzea.

Bermeo herriaren garapen ekonomikoa eta soziala sustatzea.

Gure gizartearentzako funtsezko sektorea denaren inguruan praktika onak eta jasangarriak bultzatzen dituen mundu mailako etorkizuneko erronka baten aurrean gaude.

Egin bat gurekin!




Iraunkortasuna

Informazio gehiago

Zergatik Bermeo

Informazio gehiago