Iraunkortasuna

Munduko populazioa handituko dela aurreikusita eta klima aldaketa dela eta…

Munduan arrainaren per capita kontsumoa handitu egingo da eta, ondorioz, presio handiagoa egongo da bere ustiapenean.

Datorren 50 urteetan azken 500 urteetan produzitu baino gehiago produzitu beharko da.

Kalkulatzen da ozeanoetan plastikozko 5.000.000.000.000 pieza daudela.

2050ean daitekeena da ozeanoetan plastiko gehiago egotea arrainak baino.

Produktu osasungarrien eta jatorri naturalekoen eskaria handituko da.

Munduan arrainaren per capita kontsumoa handitu egingo da (x4) eta zaila izango da eskariari erantzutea, itsasoko baliabide natural gehienak gehieneko errendimendu jasangarrian daudelako.

Elikadurako lehengaiak garestitu egingo dira, eta elikadura baliabide estrategikoa izango da, energia bezala.

Herrialdeek eta Konpainia pribatuek lur emankorrak eta arrantza eskubideak erosteko eta baliabide naturalak eskuratzeko politika areagotuko dute, elikagaien eta arrainaren hornidura bermatzeko.

Atuna proteina iturri natural eta osasungarria da, giza elikaduran oinarrizkoa, etorkizuneko belaunaldientzat bermatu beharrekoa. Horregatik eta askoz gehiagorengatik, funtsezkoa da mugimendu bat martxan jartzea baliabide urri horren inguruko praktika onak sustatzeko.

Bermeo Tuna World Capitalek maila globalean sustatzen du atunaren inguruko kudeaketa jasangarria, baliabide naturala den heinean, ezagutza zientifikotik eta praktika onen lidergotik abiatuta.

Egin dezagun iraunkor Bermeoko erara

Let ´s make it sustainable

Iraunkortasunak ekologiaz, ekonomiaz eta berdintasunaz dihardu.”

-Ralph Bicknese.

Gure gizartearentzako funtsezko sektorea denaren inguruan praktika onak eta jasangarriak bultzatzen dituen mundu mailako etorkizuneko erronka baten aurrean gaude.

Egin bat gurekin!