Zergatik Bermeo

Bermeok atunaren sektorearen inguruko jardunbide egokien eta iraunkortasunaren aldeko mugimenduaren buru izatea du helburu.

Bere tradizio eta historiagatik

  • Bermeoko ontziek 1956an eta 1965ean egin zituzten “Dakar kanpainak” mugarria izan ziren tunidoen arrantzan.
  • 1961ean sortu zen PEVASA, gaur egun lanean jarraitzen duen lehen atun-enpresa. Urte batzuk geroago, 1964an, sortu ziren ECHEBASTAR, S.A. eta COATUMBER TALDEA, inguraketako lehen bi izozkailu handiak eraiki zituzten lehen bi enpresa handiak: ALAKRAN eta ALBONIGA.

Atunaren eta kontserbaren sektoreak Bermeo herrian, Euskadin eta nazioartean duen eragin sozial eta ekonomikoagatik.

  • 50 ontzi atunketari.
  • 25 baxurako ontzi.
  • Kontserben sektorea nazioartean ospetsua.
  • Munduko tunido tropikalen harrapaketen %10.
  • Zuzeneko eta zeharkako 6.000 enplegu baino gehiago.
  • Presentzia munduko erakunde kudeatzaileetan.
  • Ekipo ondasunen enpresa teknologiko handiak.
  • Ontziola espezializatuak ontzi izozkailuen eraikuntzan.
  • Ontzi atunketarien diseinu, ingenieritza eta eraikuntzaren %95a Euskadin eginak dira.

Arrantza jasangarriko praktikarik onenen munduko erreferentea izateagatik:

ANABAC y OPAGAC erakundeek Praktika Onen Kodea ezarri dute, eta, horren baitan, atuna modu jasangarrian eta arduratsuan harrapatzen laguntzeko neurriak daude.

Zientziaren alde egiteagatik iraunkortasunerako

AZTI erakunde zientifiko liderra eta munduko erreferentzia da atunaren gaineko ikerketaren arloan, eta praktika onen eta iraunkortasunaren aldeko proiektuetan parte hartzen du. .

Gure gizartearentzako funtsezko sektorea denaren inguruan praktika onak eta jasangarriak bultzatzen dituen mundu mailako etorkizuneko erronka baten aurrean gaude.

Egin bat gurekin!