2019/05/09. Bermeo Tuna World Capital -ek #Bermeotunaminbiziarenaurka kanpaina solidarioa abiarazi du

  • Helburua minbiziaren eta bestelako gaixotasunen prebentziorako atunak dituen onuren ikerketaren finantzaketan laguntzea da.
  • #Bermeotunaminbiziarenaurka maiatzaren 9tik20ra bitartean burutuko da, eta parte hartzaileek argazki bat igo beharko dute sare sozialetara atuna dastatzen.
  • Argazki bakoitzeko, BTWC-k euro bat emango dio Minbiziaren aurkako elkarteari, gibelaren minbiziaren prebentzioan atunak dituen onurak aztertzeko.

(Bermeo, 2019ko maiatzaren 9) Bermeo Tuna World Capital (BTWC)ek,  Bermeoko Arrain Azoka elkartearen laguntzaz, martxan jarri du kanpaina solidario bat minbiziaren prebentzioan atunak dituen onurak aztertzeko.

Parte hartu nahi duten pertsonek atuna jaten argazki bat egin behar dute eta sare sozialetara igo (instagram, facebook edo twitterrera) #Bermeotunaminbiziarenaurka edota #Bermeotunacontraelcáncer hashtag-arekin.

Igotako argazki bakoitzagatik BTWC-ek euro bat bideratuko du Minbiziaren Aurkako Elkartera, Bizkaiko CIC Biogune-Ciberehd zentroak atunaren kontsumoak gibeleko minbiziaren prebentzioan dituen onurak aztertzeko egingo duen ikerketa finantzatzeko.

#Bermeotunaminbiziarenaurka #Bermeotunacontraelcáncer kanpaina solidarioa maiatzaren 9tik 20ra arte izango da eta atuna, ikerketa eta elkartasuna ardatz duen ekimen hau Bermeoko Arrain Azokaren protagonista garrantzitsua bilakatuko da maiatzaren 17, 18 eta 19an; izan ere, bertan Minbiziaren Aurkako Elkartea eta CIC Biogune zentroa stand batean egongo dira, euren lanaren berri emateko eta ikerketa honek duen garrantzia azaltzeko. Horrez gain, era ludiko batean jendeak atuna jaten argazkiak ateratzeko photocall-ak izango dituzte arrain azokaren hainbat eszenatokitan, besteak beste, Kofradia Zaharreko elkartasun gunean eta pintxoak jateko gunean.

Guzti horren berri eman du prentsaurrekoan Bittor Orozek, BTWCeko presidenteak; Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak eta Arrain Azoka elkarteko presidenteak; Gabriel María Otalorak, Bizkaiako Minbiziaren Aurkako Elkarteko gerenteak; Malu Martinez Chantarrek CIC bioGUNEk-Ciberehd  Liver Disease laborategiaren zuzendariak, eta Teresa Cardoso eta Iker Oyenartek  Liver Disease ikertzaileak CIC bioGUNEn.

 

 

Omega3

Foto Arroyabe

Ikerketa honen helburu nagusia da Omega3 gantz azidoek, gibel minbizi modelo preklinikoetan dituzten efektu onuragarriak ebaluatzea. Ildo honetan, ikerlariek azaldu dutenez asko dira atunaren onurak osasunarentzat: atunak Omega3 asko du, antioxidatzaile indartsua da eta memoria eta ikusmena hobetzen ditu. Gainera, gehiegizko pisua eta obesitatea erregulatzen ditu, horregatik osasuntsu bizitzen laguntzen du eta arazo kardiobaskularrak izateko arriskua txikitzen du.

Era berean, atuna janda gibeleko minbizia izateko arriskua txikitu egiten dela adierazi dute. Horregatik, #Bermeotunaminbiziarenaurka #Bermeotunacontraelcáncer  elkartasun egitasmoaren garrantzia nabarmendu beharra dago. Gainera, kontuan izan behar da gibeleko minbizia munduan gehien dagoen seigarren minbizi mota dela eta estatuan urtero 3.000 laguni aurkitzen zaion minbizia dela. Munduan gaixotasun honek eragiten dituen heriotzetatik, gibeleko hau da heriotza gehien eragiten duen bigarren minbizi mota.

“Hortaz, pertsona guztiak animatu nahi ditugu maiatzaren 20ra arte atuna jaten argazkia ateratzera eta #Bermeotunaminbiziarenaurka #Bermeotunacontraelcáncer hashtag-arekin sare sozialetara igotzera, atunaren kontsumoak gibelaren minbiziaren prebentzioan dituen onurak aztertzeko egingo duen ikerketa lagunduko duelako”. 

–> Dinamika

–> Atunaren onurak osasunean 

Leave a Reply

Your email address will not be published.