03/06/20. Lizitazio iragarkia: BTWCren ekitaldi birtuala antolatzeko zerbitzuen kontratua.

  • Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2020ko ekainaren 25a.

(Bermeo, 2020ko ekainaren 3a) Bermeo tuna World capital (BTWC) elkarteak iragarri du lehiaketa publiko bidezko lizitazio-prozedura bat irekiko dela “INNOVATHON 2020 definitu, diseinatu, inplementatu eta abiarazteko” zerbitzuak azpikontratatzeko. 24 orduko iraupena duen hackaton birtualeko ekitaldi bat da, atunaren iraunkortasunarekin lotutako erronkak hainbat ikuspegi disruptibo eta berritzailetatik ebaztea du helburu nagusi, eta BTWCk sustatuko du.

Eskatutako zerbitzuek honako prestazio hauek izango dituzte:

  • Ekitaldiaren definizioa eta plangintza
  • Diseinua eta inplementazioa
  • Ekitaldian laguntzea, merkaturatzea eta dinamizatzea.

Erakunde kontratatzailea BTWC da.

Zerbitzuaren iraupena

Proiektua kontratua sinatzen den egunetik gehienez 6 asteko epean egingo da.

Eskaintzen aurkezpena

Lizitazioan parte hartzeko, lizitatzaileek eskaintzak aurkeztu beharko dituzte posta elektronikoz (info@bermeotunaworldcapital.org), 2020ko ekainaren 25ko 12:00ak baino lehen.

Xehetasun gehiago

 

(Eguneratua)

ESLEIPENDUN ENPRESA: Garaje de ideas S.L.

Leave a Reply

Your email address will not be published.