Badator SAIL THE WAY VI. zeharkaldia

  • Emakumeari eta itsasoari zuzenduriko edizio berezi bat izango da, ekainaren 4tik 19ra burutuko dena.
  • Tripulazioa % 100 emakumezkoa izango da, eta itsasoarekin lotutako hainbat profesional izango ditu.
  • Aurten ere, #Bermeo izango da zeharkaldi honetako etapetako bat

 

Badator SAIL THE WAY VI. zeharkaldia! Aurten, NORTHMARINASek antolatutako ibilbidearen VI. edizioan, Emakumeari eta itsasoari buruzko edizio berezia izango da, eta berdintasunaren ikuspegitik proiektatuko da, ekainaren 4tik 19ra. Zeharkaldi osoak belaontziko 11 etapa hartzen ditu, Hondarribitik abiatuta, Santiagora iritsi arte, eta bere azken etapan, oinez.

Angela Pumariega txapeldun olinpikoak gidatuko du %100ean emakumezkoa izango den tripulazioa. Kiroleko, hezkuntzako, zientziako, coachingeko eta komunikazioko profesionalek osatutako eskifaia femeninoa da, eta itsas sektoreko hainbat profesional hartuko ditu ontzian, bidearen etapa bakoitzean, eta sinergiak eta diziplina arteko proiektuak bultzatuko ditu berdintasunerako bidean.

Aurten ere, #Bermeo izango da zeharkaldi honen etapetako bat. Bermeo Tuna World Capitaletik, Itsasgarapen Elkartearekin eta Bermeoko Udalarekin lankidetzan, gure itsas nortasuna eta itsasoaren lanaren balioak (batez ere emakumeenak balioan jarriz) helaraziko dizkiegu bisitariei, bai eta bertako jendeari ere, egonaldian zehar (ekainaren 4tik 6ra) egingo dituzten jardueren bidez. Besteak beste, Bermeoko arrantzaleen kofradia bisitatuko dute. Bertan, Neskatilek eta sareginek bisita gidatua egingo diete, eta, gainera, beren lana eta baxurako arrantzaren jarduera azalduko dituzte; Arrantzalearen Museoa bisitatuko dute; eta “sardina freskue” izeneko dantza-antzerki ikuskizuna izango da, Euskadiko itsasoko emakume langileen ofizioei lotua, Organik Dantza Taldearen eskutik.

Xacobeo 2021 urtearen esparruan, edizio honen helburua da emakumeak itsas sektorearen garapenean egiten duen ekarpena ikusaraztea, eta, horrela, gazteen artean itsasoarekin lotutako bokazio ugari sustatzea, sektoreak enplegu-, aisia- eta garapen-aukerak ezagutaraziz, genero-estereotipoak baztertuz.

Info gehiago

Leave a Reply

Your email address will not be published.