2018/10/18. Basque Culinary World Prize-en bisita BTWC ezagutzeko

  • Basque Culinary World Prize-eko prentsa internazionalaren taldearen bisita jaso zuten beraien egoitzan, beraien proiektuan interesatuz.
  • Bidaia osatu zuten Bermeoko kontserbera bat bisitatuz.

(Bermeon, 2018ko azaroaren 19) Bermeo Tuna World Capital-ek (BTWC), egunotan jorratzen ari den Basque Culinary World Prize-eko nazioarteko prentsa taldearen bisita jaso du bere egoitzan.

Basque Culinary Center-etik adierazi dutenez, taldeak berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako proiektu eta enpresetan dute interes berezia, eta horretan AZTI eta Bermeo Tuna World Capital-ek ezin hobeto asetzen dituzte beraien ezagutza nahiak eta bisitaren helburuak.

Goizean AZTI-ko Derioko egoitzan hartu zituzten eta enpresako jarduna azaldu zien bertako tunidoen inguruko adituak. Lan metodologiak, politikak, sektorearen egoera eta AZTI-ren lana atunaren kudeaketa jasangarria aurrera eramateko lanei buruz aritu zen.

Ondoren, Bermeo Tuna World Capital elkartearen izaera, helburuak eta ekintzak aurkeztu zizkien, hasiberria den proiektuarengan interes handia erakutsiz. Amaitzeko, eta kontatutako guztia geografikoki kokatzeko asmoarekin, Bermeora joan ziren kontserbera baten funtzionamendua eta zeregina barrutik ezagutzeko, eta horretarako aukeratutakoa Serrats izan zen. Bertan bisita gidatu eta dinamikoaz gain, beraien produktuak dastatzeko aukera izan zuten, esperientzia guztiz baikorra era ezinhobean itxiz.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.