Bermeo Tuna World Capitalek (BTWC) Bermeoko ARRAIN AZOKAN parte hartuko du, Kantauriko kostaldeko arrain azokarik garrantzitsuenean. Aurtengoa, 30. edizioa izanik, maiatzaren 17tik 19ra egingo da.

Bertako hogei bat enpresek, produktuen izaera jasangarria nabarmenduko dute kalitatezko produktuak erakusteaz gain. Horraz gain, dantzak, musika, dastatzeak, tailerrak, haurrentzako jarduerak, bisita gidatuak eta abar ere izango dira azokan.

Arrainari lotutako tokiko gastronomiak garrantzi berezia hartu duen ekitaldia izanik, Bermeo Tuna World Capitaletik atun sektorearen balio-kate osoan iraunkortasuna balioesteko garrantzia eta beharra sustatu nahi dugu. Baita salmentari eta kontsumoari buruzko zatian ere. Funtsezkoa da kontsumitzaileak merkatuan dauden arrantza-produktuen eta atun-kontserben eskaintza osoa ezagutzea, atun-lata baten atzean dagoena, eta ezagutzatik eta kontzientziatik abiatuta, erosketa kontziente eta arduratsua egin ahal izatea, produktuek eskaintzen dituzten iraunkortasun- eta kalitate-parametroak kontuan hartuta.

 

Zertaz ari gara ARRANTZA JASANGARRIAZ diardugunean?

Arrantza-jarduera indarreko legeriari jarraituz egiteaz ari gara (gehiegizko arrantza eta legez kanpoko arrantza ez-deklaratua eta ez-arautua saihestuz), eta arrain-populazioak behar bezala ugaltzeko aukera emanez, itsas habitatak eta ekosistemak errespetatuz eta jarduerak berak beste espezie batzuengan dituen eragin negatiboak minimizatuz.

Kontsumitzaileak, beraz, erantzukizuna du bere erosketarekin etorkizuna duen arrantza sektore baten alde lan egiteko, bidezkoagoa eta iraunkorragoa, etorkizuneko belaunaldiek, gaur egun bezala, atunaz bizitzen eta gozatzen jarrai dezaten.

 

ZOZKETA

Bermeo Tuna World Capitaletik, gure kontserberen lehen mailako kalitateko produktuak erakusteko helburuarekin, jasangarritasuna nortasunean daramatenak jada, BTWCko 3 kontserba produktu zorta zozketatuko ditugu!

 

Zer egin behar duzue zozketan parte hartzeko? 

1)  Ondorengo inkesta bete.

2) Jarrai iezaguru gure sare zoialetan (Facebook, Instagram edota twitter)

  • Zozketa irekita egongo gara maiatzaren 19ko 23:59ak arte
  • Zozketa online egingo da eta irabazlea email/sare sozialen bidez izendatuko da maiatzaren 22an.
  • Produktu zortak pertsonalki batu beharko dira Bermeoko Turismo Bulegoan.