2018/09/23. Bukatu da II Bermeo Tuna Tagging Challenge

  • Egitasmoaren bigarren edizioak, Bizkaiko golkoan kirol arrantzako atungorriaren markaketa elektronikoaren egindako egitasmo aitzindariak, agerian jarri du jolas arrantzaren sektorea egiten ari den ahalegina arrantza espezieen iraunkortasuna sustatzeko, eta horrelako arrantza zaleen eta ikertzaileen arteko loturak sendotzen laguntzeko balio izan du.
  • AZTI biologo talde batek oso hurbiletik ikuskatu du atunak harrapatu eta markatzeko prozesu guztia, arrainei tratua ona ematen zaiela segurtatuz eta parte hartzaileei praktika onak erakutsiz. Proban zehar, zientzialariek egiaztatu dute arrantzatutako aleak itsasora itzultzen zirela sano eta salbu.
  • Edizio honetan 6 ale markatu dira: 5 barne markarekin eta 1 marka arruntarekin.

 

Bermeo Tuna Tagging Challenge-aren bigarren edizio honek finkatu egin du atunaren markaketa elektronikoan aintzindari izan den ebentu honen konpromiso eta iraunkortasuna. AZTIko biologo talde batek oso hurbiletik eta une oro ikuskatu du atunak harrapatu eta markatzeko prozesu guztia, arrainei tratua ona ematen zaiela segurtatuz eta parte hartzaileei praktika onak erakutsiz. Proban zehar, zientzialariek egiaztatu dute arrantzatutako aleak itsasora itzultzen zirela sano eta salbu. Guztira, 6 ale markatu dituzte: 5 barne markarekin, eta 1 marka arruntarekin. “Datu oso positiboa izan da” azpimarratu du Iñigo Onandiak, frogako markaketaren arduraduna. Baita nabarmendu dute ale guztien gazte-tamainua (1-2 urte).

Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendariaren arabera, Leandro Azcue, “ekimenak gainera ingurumenarekiko errespetua eta ezagutza baloreak herritarren artean bultzatzea du helburu“. Jardunaldia, horrez gain, elkartearen oinarrietako bat da, izan ere, atunaren biologiari buruzko ezagutzan sakontzen jarraitzea eta atungorria kudeatzeko neurrien eraginkortasuna areagotzea ahalbidetuko du.

Ostiralean informazio bilera bat egin eta frogaren araudia ezagutzeko, antolatzaile eta parte hartzaileek batu zituena. Biologoek markaketa egoki bat egiteko pausu zehatzak azaldu zituzten, baita frogaren dinamika osoa.

Bigarren edizio honetan, parte hartzaile kopurua nabarmen hazi da (9tik 15 era), eta nazioarteko maila hartu du baita: Holanda, Baiona, Sevilla, eta EAEko beste zenbait tokitatik heldu dira parte hartzaileak.

Baina arrantzaz gain, bestelako ekintzak izan ditugu portuan, gure jardunaldiari lotuta. AMARRA muskuilu markak dastapen polit bat eskeini zuen larunbatean, bere food truck bereziarekin, gure karparen ondoan. AMARRA Euskadiko lehen muskuilu marka da, eta 0 km-ko produktua izateak itsasoko jasangarritasuna sustatu eta tokiko ekonomia indartzen du.

Guzti honez gain, Igor Arregiren eskutik, AZTI ko ikertzailea eta tunidoen markaketan aditua, tailer eta informazio saioak egin ziren (hau zein helduentzat) asteburuan zehar. Saio hauek parte hartzaileen arteko arrantza modu desberdinak transmititzeko aukera eman zuten, eta markak egoki jarri eta informazioa batzeko modua ondo ezagutzekoa baita.

Babesleak eta kolaboratzaileak

Aurtengo edizioan ere Seastainable Venturek lagunduko du. Ekonomia Urdinaren eremuko proiektuak garatzen enpresa aitzindaria da, eta proiektu komunak sortu, garatu eta kudeatzeko Bermeo Tuna World Capital elkartearekin iaz izenpetu zen akordioari esker edukiko du ekitaldiak elkarte horren laguntza.

Era berean, erakunde, organismo eta enpresa ugarik babesten dute ekimena. Erakunde babesleen artean nabarmentzen dira Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetza, Arrantza eta ur arloa sustatzeko Itsas Garapen Elkartea izeneko tokiko taldea, Bermeoko Udala, AZTI zentro teknologikoa, Atunlo eta Scientific Angler erakundea.

Bestalde, honako hauek dira parte hartzaile guztientzako ekipamendua eta produktuak edo lehiaketaren irabazleentzako sariak emateko euren aletxoa jarri duten enpresak: Isabel kontserbak, Cuca kontserbak, Ufishpro, BlackFin, Yuki, Gamefisher, Fishus, Grundens, Amegari, Garmin, Howk, Magictuna, Big Blu, Prenersat, 60 millas, Ufishpro eta Sentinel.

Leave a Reply

Your email address will not be published.