Lizitazio iragarpena – TUNA INTERNATIONAL CENTER plan zuzentzailea

  • Eskaintzak aurkezteko epe muga: 2021/06/12

(Bermeo, 2021ko maiatzaren 12) Bermeo Tuna World Capital (BTWC) erakundeak iragarri du prozedura ireki berri bat Bermeoko Tuna International Centerren plan zuzentzailea idazteko zerbitzua kontratatzeko. Enpresa esleipendunak plan zuzentzailea idazteko zerbitzuak eman beharko ditu, BTWCk eskatzen dizkion ezaugarri eta baldintza teknikoekin.

Bermeoko TUNA INTERNATIONAL CENTER espazio fisiko eta kontzeptual bat izango da, atun balio-katea osatzen duten eragile guztien egoitza edo elkargune izateko. Bermeotik eta Euskaditik mundurako diseinatua eta sortua, bere tradizioan, sektoreak gure esparruan duen boterean eta bere prozesu integralaren garapen integral eta jasangarrian aplikatzen diren indar instituzional, enpresarial, teknologiko eta sozialetan oinarrituta.

Proiektuak helburu hauek bete behar ditu:

  • Zientziaren eta arrantzaren arteko lankidetza sustatzea.
  • Ezagutza, prestakuntza eta berrikuntza sustatzea.
  • Ondare historikoa berreskuratzea, kudeatzea eta zabaltzea.
  • Ozeano osasuntsuagoentzako proiektuak bultzatzea.
  • Kulturen arteko esperientzia-trukea sustatzea.
  • Bermeoko herriaren garapen ekonomiko eta soziala bultzatzea.

Horretarako, beharrezkotzat jo da Plan Zuzentzailea idaztea, pleguetan aurreikusitako atalak garatuko dituena.

Erakunde kontratatzailea BTWC da, eta kontratazio-organoa BTWCren Zuzendaritza Batzordea.

 

GAUZATZEKO EPEA

Kontratu honen ondoriozko prestazioak gauzatzeko hasierako epea 6 hilabetekoa izango da, kontratua formalizatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori luzatu ahal izango da, baldin eta alderdiek berariaz hala adosten badute, hitzarmena amaitu aurretik, hilabeteko epean.

ESKAINTZEN AURKEZPENA

Lizitazioan parte hartzeko, lizitatzaileek posta elektronikoz aurkeztu beharko dituzte eskaintzak (info@bermeotunaworldcapital.org helbidera) 2021eko ekainarean 12ko 12: 00ak baino lehen.

Xehetasunak

 

Esleitutako enpresa

SINERXIA PLUS CONSULTORA S.L. (2021-9-10)

Leave a Reply

Your email address will not be published.