BIGARREN BIZITZA ARRANTZA APARAILUENTZAT

Urtean 4,6tik 12,7ra milioi itsas zabor tona isurtzen ditugu gure itsaso eta ozeanoetara. Nahiz eta zati handi bat lehorreko jardueretatik etorri, datuek adierazten dute, gero eta gehiago, itsas jarduerak ere hondakinen iturri garrantzitsua direla. Izan ere, itsas zaborren %10 itsasontziek abandonatutako, galdutako edo baztertutako arrantza aparailuak dira.

Badakigu aparailu horiek itsas ingurunean eta giza ongizatean eragiten dituzten ondorioak ikaragarriak direla, baina… zer gertatuko litzateke jaso, eta horiei bigarren bizitza bat ematea proposatuz gero?

zer

Zer da SARETU?

Zientziaren eta industriaren lankidetzatik jaiotako proiektua da SARETU, baztertutako arrantza aparailuen arazoari ekonomia zirkularraren bidez irtenbidea emateko asmoa duena. Hauxe da gure helburua: baztertutako eta Seychellesko portuan biltegiratutako atun sareak biltzea eta birziklatzea, Indiako Ozeanoan arrantzan ari diren euskal atunketari handien arrantza jardueraren oinarrizko portua baita Seychelleskoa.
Proiektu hau Bermeo Tuna World Capital Elkarteak bultzatu du. Fase pilotu honetan, honako hauen laguntza izan du: Echebastar tunidoen euskal arrantza konpainiarena (erabiltzen ez diren sareak ematen ditu proiekturako), AZTI zentro teknologikoarena (proiektu pilotua garatzen du) eta TERNUArena (arrantza sareak landu, eta arropa bihurtzen ditu). Ekimen honen helburua da, halaber, aparailuak birziklatzen dituen tokiko industria garatzeko oinarria finkatzea.

nola

Nola egiten dugu?

Prozesuak lau fase ditu:
1

Biltegiratu

Inguraketako atun sareak euren balio bizitzaren amaierara iristen direnean, baztertu, eta Seychellesko portuan biltegiratzen dira.

2

Egokitu

Sareak berreskuratu eta egokitu egiten dira, birziklatzeko.

3

Birziklatu

Behin prest daudenean, mekanikoki birziklatzen dira, ECONYL® hari bihurtzeko.

4

Ekoitzi

Azken hari hori, hain zuzen, arrantza sare birziklatuak eta beste material birziklatu batzuk (esaterako, tapizak) nahastuz lortzen den emaitza da. Azkenik, ehunak sortzen dira, eta hortik aurrera, arropak diseinatu eta garatzeko prozesua hasten da.

produktuak

Zer ekoizten dugu sare birziklatuekin?

Gerriko poltsak

Balioaniztunak, erosoak eta arinak, trekkingean, mendi ibilietan, bidaietan eta antzeko jardueretan erabiltzeko.

Biserak

Arinak eta erosoak, oso transpiragarriak, trekkingean, mendi ibilietan, bidaietan, eta pareko jardueretan zein hirian erabiltzeko gomendatuak.

Bizkar zorroak

Zaku formakoak, oso balioaniztunak eta eguneroko edozein jardueratarako egokiak.

inpaktua

Ingurumen txostena

Berreskuratutako materiala

 3 670 Kg

sare

Berotegi efektuko gasen murrizketa

130 932 Kg*

 CO

*Baliokidea

Material ez berriztagarrien erabileraren murrizketa

61 829 Kg

petrolio*

*Baliokidea

partnerrak

Proiektuaren sustatzailea:

Laguntzaileak: