01.

Zer da #InnovaTUNA

InnovaTUNA ideia lehiaketa bat da, atunaren arrantzaren sektorearen gaurkotasunei aurre egin behar dion erronka handi baten irtenbideei erantzunak bilatzeko: nola minimizatu sektorean legez kanpoko arrantza eta langileen gehiegikeriei .

Lehiaketa honen helburua, planteatutako erronkari irtenbidea emango dioten negozio-eredu berriak eraikitzeko balio duten konponbideak bilatzea da.
Lehiaketa honetan, aurrez-aurre eta online bertaratzeko aukerarekin, parte-hartzaileek 10 eguneko epea izango dute urtarrilaren 14tik aurrera, beren konponbidea zuzentzen eta zalantzak konpontzen lagunduko dieten, sektoreko eta lotutako arloetako, adituen laguntza izateko.

InnovaTUNA Bermeo Tuna World Capital (BTWC)elkarteakBermeoko Udalaren, Itsasgarapen Elkartearen eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren laguntzarekin antolatutako ekimena da.

Talentua sustatzea eta ideia berritzaileak sortzea du helburu, hegalaburraren balio-katea iraunkortasunaren inguruan ikuspegi integral batetik lerrokatzen lagunduko duten eta sektorearen garapen sozio-ekonomikoari lagunduko dioten produktu eta zerbitzu berriak garatzeko potentzial handia izango dutenak.

Azken batean, ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak iraunarazteko eta modu iraunkorrean erabiltzeko ekarpena egin nahi du.