05.

Parte hartu
nahi dut

Nork har dezake parte #Innovatuna-n?

Gradu-ikasleak, master-ikasleak, graduatu berriak, startupak, ETEak, itsasoaren zale amorratuak, edo erronkan laguntzeko prest dagoen edozein pertsona edo erakunde, irtenbide sortzaile eta bideragarri bat proposatuz.

Banaka edo taldeka parte hartu ahal izango dute.

Aurrez izena emateko epea 2021eko abenduaren 15ean hasi eta 2022ko urtarrilaren 28an amaituko da. Konponbideak 2022ko urtarrilaren 31ra arte bidali ahal izango dira.

Nola parte hartu?

Parte-hartzaileek izena emateko inprimakia bete beharko dute ezarritako epean, eta proiektuak posta elektronikoz bidaliko dira innovatuna@bermeotunaworldcapital.org helbidera, honako dokumentazio hau barne:

  • Proiektuaren laburpena, emandako plantila erabilita
  • Proiektua bideoan aurkeztea, elevator pitch formatuan (minutu eta erdi gehienez), honako alderdi hauek barne hartuta::
    • Kontzeptua: planteatutako konponbidea zertan datzan, zer arazo edo behar dituen, eta zer irtenbide ematen dituen
    • Negozio-eredua eta xede-merkatua
    • Proiektuaren egokitasuna

InnovaTUNA Proposamena gaian adieraziko da, eta ondoren inskribatutako pertsonaren izen-abizenak, banakako parte-hartzearen kasuan, edo taldearen izena, taldean parte hartuz gero.

Inskribatutako pertsonek edo erakundeek egoki iritzitako beste irtenbide proposatu ahal izango dituzte, proposamen adina e-mail aurkeztuz (dagokion dokumentazioarekin), eta mezu elektroniko bakoitzaren gaian zenbaki desberdinez identifikatuz. Adibidez: Innovathon proposamena Amaia Etxebarria 2.