02.

Erronka

Nola gutxitu legez kanpoko arrantza eta sektoreko langileen abusua?

EUROPAN SARTZEN DEN ARRAINAREN %15 LEGEZ KANPOKO JARDUERETATIK DATORRELA KALKULATZEN DA.

Urtero legez kanpo harrapatzen dira mundu osoan 11-26 milioi tona arrain, eta horrek 10.000 eta 23.500 milioi USD arteko galerak eragiten dizkio munduko ekonomiari.

Gainera, harreman estua dago INDNR arrantza-jardueren (legez kanpokoa, aitortu gabea eta arautu gabea) eta giza eskubideen abusuen artean. Askotan, marinelek eta arrantzaleek beste edozein industriatan onartezinak izango liratekeen baldintzetan lan egin behar izaten dute.

Beste sektore batzuetan bezala, beharrezkoa da itsasoan lan egiten duten pertsonek gizarteratzea eta berdintasuna, giza eskubideen errespetua eta lan-baldintza seguru eta txukunak bermatuko dituzten gizarte- eta lan-estandar duinen pean egitea.

Horregatik guztiagatik, balio-katearen azken katebegia,kontsumitzaileakhartzen dituen produktuen balio jasangarriak eta propietateek zer inplikatzen duten jakin behar du, baita itsas baliabideen erabilera jasangarriari eta kontserbazio-helburuei zer mehatxu eragiten dien ere, eta munduko ozeanoetan eta beste ekosistema urtar batzuetan, merkataritzan eta kostaldeko komunitateetan zer ondorio negatibo nabarmen eragiten dituen. Horrek eragin zuzena du kontsumitzailearen erosteko erabakian, gero eta arduratsuagoa eta zorrotzagoa baita bere erosketa-portaeretan.