Bermeo Tuna World Capitalek topaketa birtuala antolatu du datorren maiatzaren 13an, eta bertan, nazioarteko erreferentziazko kolaboratzaileekin batera, atunaren arrantzaren sektorearen gaurkotasunean sakonduko dugu. Helburua: sektorearen iraunkortasuna ikuspegi integral batetik eztabaidatzea.

Ekitaldi honetan, besteak beste, gai hauei buruz hitz egingo dugu: atunaren stocken osasuna, kontsumoaren eta merkataritzaren aurreikuspena, INDNR arrantzaren aurkako borroka eta ziurtagiriek iraunkortasunaren berme gisa duten garrantzia.

Hona hemen jardunaldiko programa osoa:

Gorde data eta izena eman!

 

Data: maiatzak 13

Ordutegia: 10:00 – 13:30.

Bilera birtuala. Izena ematea beharrezkoa da.