Bere tradizio eta historiagatik
- Bermeoko ontziek 1956an eta 1965ean egin zituzten “Dakar kanpainak” mugarria izan ziren tunidoen arrantzan.
- 1961ean sortu zen PEVASA, gaur egun lanean jarraitzen duen lehen atun-enpresa. Urte batzuk geroago, 1964an, sortu ziren ECHEBASTAR, S.A. eta COATUMBER TALDEA, inguraketako lehen bi izozkailu handiak eraiki zituzten lehen bi enpresa handiak: ALAKRAN eta ALBONIGA.
Atunaren eta kontserbaren sektoreak Bermeo herrian, Euskadin eta nazioartean duen eragin sozial eta ekonomikoagatik.
- 50 ontzi atunketari.
- 25 baxurako ontzi.
- Kontserben sektorea nazioartean ospetsua.
- Munduko tunido tropikalen harrapaketen %10.
- Zuzeneko eta zeharkako 6.000 enplegu baino gehiago.
- Presentzia munduko erakunde kudeatzaileetan.
- Ekipo ondasunen enpresa teknologiko handiak.
- Ontziola espezializatuak ontzi izozkailuen eraikuntzan.
- Ontzi atunketarien diseinu, ingenieritza eta eraikuntzaren %95a Euskadin eginak dira.
Zientziaren alde egiteagatik iraunkortasunerako
AZTI erakunde zientifiko liderra eta munduko erreferentzia da atunaren gaineko ikerketaren arloan, eta praktika onen eta iraunkortasunaren aldeko proiektuetan parte hartzen du. .
Gure gizartearentzako funtsezko sektorea denaren inguruan praktika onak eta jasangarriak bultzatzen dituen mundu mailako etorkizuneko erronka baten aurrean gaude.