Bermeo Tuna Wold Capital Elkarteak (BTWC) Lisboako Ozeanoen Munduko Konferentziaren esparruan antolatutako gure side event birtualean, atun-sektorean erreferentzia diren hiriek atun-sektorearen kudeaketa iraunkorrari buruz duten ikuspegia ezagutarazi nahi dugu, baita herrialde guztietan lehiakortasuna hobetzen lagundu ere, atunaren iraunkortasunaren aldeko munduko hirien arteko aliantza sortuz eta elkarlanean. Hiri horietan atuna funtsezkoa da bere ekonomian, gizarte-prozesuetan, historian eta etorkizunerako proiekzioan, eta helburua atunaren kudeaketa jasangarrian eta ozeanoen garapen jasangarrian laguntzea da, 2030 Agendarekin eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekin bat egiten duen estrategia baten bidez.

Konferentziko gai orokorra zen: “Scaling up ocean action based on science and innovation for the implementation of Goal 14: stocktaking, partnerships and solutions”.

Ekitaldi honetan, datorren urtean Bermeo Tuna Forum-en aurkeztu nahi den Atunaren jasangarritasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpenaren akordioa ere aurkeztuko da. Akordio horretan, hiriek, ikuspegi global eta kolaboratibo batetik, sektorearen eragin-eremu eta esparru guztietan sustatzeko laguntza eman ahal izango dute.
Ekitaldi birtual honetan BTWC eta atunaren balio-kateari lotutako erakundeek, erakunde publikoek eta atunaren munduko hirietako ordezkariek hartuko dute parte.

BTWCko Side Even titulua:

The International declaration for Tuna sustainability.

A contribution of tuna cities of the world for the sustainable management of tuna.

Data: 2022ko ekainaren 28

Tokia: Birtuala

Ordua: 13:30-14:30 (Lisboako ordua)

 

PROGRAMA:

13:30   Tuna Sustainability, a challenge for the world

Welcome
Ignacio Serrats. President at Bermeo Tuna World Capital

Global state of tuna fisheries
Josu Santiago. Head of Tuna Research Area at AZTI

World Tuna cities

Guillermo Moran, Manta. Ecuador. Director at Tuna Conservation GroupTUNACONS

David André, Victoria. Seychelles. Mayor of Victoria

Maitane Leizaola, Bermeo. Delegate of the Local Government Board

 

14:15   Declaration for tuna sustainabilityIgnacio Serrats.

Ignacio Serrats. President at Bermeo Tuna World Capital.

 Leire Egiarte. Bermeo Tuna Forum event coordinator.

14:30   Closing

 

Ebentu osoaren grabaketa ikusi dezakezue hemen: