Noiz: Maiatzaren 2, Atunaren Munduko Eguna

Non: Euskalduna Jauregia (Bilbo)

Web BERMEO TUNA FORUM

 

Bermeo Tuna Forum atun industriaren iraunkortasun ekonomiko, sozial eta ingurumenezkoari buruzko eztabaida, hausnarketa eta kontzientziaziorako nazioarteko foroa da.

Foro honen lehen edizioak atunaren kudeaketa iraunkorrerako aliantzak ezartzearen garrantzia eta beharra izan ditu ardatz, baita 2030 Agenda epe luzera bizirauteko kokatzea ere.

Tokiko eta munduko hainbat eragile bildu zituen, munduko arrantza-baliabide garrantzitsuenaren hornikuntza-katearen kudeaketa eraldatzeko erronkak eta beharra partekatzeko.

Foroaren helburuak honakoak izan dira:

  1. BTWCk sustatutako Atunaren Iraunkortasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpenaren aurkezpena eta sinadura, Garapen Iraunkorrerako Zientzia Ozeanikoen 2021-2030 Hamarkadaren esparruan erreferentziazko tresna bihurtzeko helburuarekin.
  2.  BTWC sendotzea Agenda 2030en kokapenean erreferentziazko elkarte gisa, Atunaren Munduko Hirien Aliantza sortuz eta koordinatuz. Sektoreko munduko hiri erreferenteek osatzen dute aliantza hori:- Erronka nagusiak identifikatzeko eta tokiko errealitatetik abiatuta konponbide globalak bilatzea sustatzeko.- Atunaren hornidura-kate globalari lotutako 2030 Agendaren jomugen lorpenean tokiko eragile guztien paper aktiboaz eta parte-hartzeaz sentsibilizatzen eta kontzientziatzen laguntzeko.

Maiatzaren 3an, Bermeon sinatu zen Atunaren Munduko Hirien Aliantza ekitaldi instituzional batean. Bertan parte hartu zuten hiri hauetako alkateek: Majuro (Islas Marshall), Concarneau (Frantzia), Manta (Ecuador), Victoria (Seychelles), Pago Pago (American Samoa), General Santos (Filipinas) eta Bermeo (Bizkaia). 

Info gehiago