Bermeo Tuna World Capital aliantza publiko-pribatu bat da, Bermeon, Euskadin eta Munduan atunaren balio kateko eragile nagusiak inplikatzea nahi duena. Proiektu bat denona eta denontzat.
Gure gizartearentzako funtsezko sektorea denaren inguruan praktika onak eta jasangarriak bultzatzen dituen mundu mailako etorkizuneko erronka baten aurrean gaude.
Itsasoen jasangarritasunarekin eta atunaren balio-katearekin konprometituta dagoen enpresa edo elkartea bazara, eta BTWCren kausan lagundu nahi baduzu, bai eta GJH 14n islatutako erronkak betetzen ere, egin zaitez BTWCko bazkide!