Bermeo Tuna Tagging Challenge

              Bizkaiko golkoan arrantza kirola egiteko atungorria

        elektronikoki markatzeko lehenengo ekitaldia

ZER DA

  • Bermeo Tuna World Capitalek zientzia, ikerketa eta kirola uztartzen dituen ekitaldia sustatzen du Bizkaiko golkoan atungorriaren egoera esagutzeko.
  • Bermeo Tuna World Capital-ek antolatzen du AZTI-ren laguntza zientifikoarekin.
  • Herritarren zientziarako programa bat da, eta ingurumena errespetatzeko balioak sustatzen ditu eta herritarren artean ezagutza zientifikoa bultzatzen du, atungorri atlantikoari buruzko ikerketara zuzenduta.

DATU PRAKTIKOAK

  • Noiz: Irailaren 20tik 22ra.
  • Non: Bermeoko portuan (Olatuaren eskulturaren alboan). Eguraldi txarra egingo balu Bermeoko pilotalekuaren aurrera joango gara.
  • Izen ematea beharrezkoa da. Izen-emate-epea itxita.
  • Parte hartzeko prezioa: 30 € tripulatzaile bakoitzeko. Ontzi bakoitzeko tripulatzaile 2 gutxienez. Baldintzak IZEN-EMATEA izeneko beheko atalean ikusi.
  • Ontzien kopurua mugatua: antolakuntzako arrazoiengatik, barku kopurua mugatuaizango da. Horiek hautatzeko oinarria izango da atun handietan, markaketan edo spinnigean daukaten esperientzia. Gainera, arrantzarako ekipamendu egokiak eduki beharko dituzte (arrain handietarako kanaberak eta txirrikak).
  • Proban zehar AZTIko biologoen talde batek atunak arrantzatu eta markatzeko prozesua ikuskatuko du, ekintza jasangarria dela bermatuz, eta parte hartzaileei praktika onak erakutsiz, atunen egoera ona zaintzeko.

PROBAREN OINARRIAK

  • Bermeo Tuna Tagging Challenge izaera zientifikoko kirol proba bat da. Beraz, derrigor bete beharreko hainbat baldintza ditu.
  • Oinarriak ez onartzeak edo ez betetzeak proban parte ez hartzea eragingo du, baita izen ematea ordaindu bada ere.

Mesedez, irakurri oinarriak izena eman baino lehen.

IZENA EMATEA

Bermeo Tuna Tagging Challenge-en izena emateko ezinbestekoa da probaren oinarriak onartzea.

  • Izena emateko kuota: Izena emateko kuota 30 €koa da tripulatzaile bakoitzeko. Ontzi bakoitzeko 2 tripulatzaile gutxienez izena eman behar dute eta gehienez 4. Kuotaren barne sartzen da: pintxo-afaria irailaren 20an; gosaria irailaren 21 eta 22an; afaria irailaren 21an; BERMEO TUNA TAGGING CHALLENGE 2019 kamisetak.
  • Izena ematea derrigorrezkoa da. Gogoan izan eskatzen diren datu guztiak bete behar direla, beharrezkoa izango baitzaizkigu zurekin harremanetan jartzeko zein ontzia dagokion agintaritzaren aurrean inskribatzeko.
  • Hurrengo astean jakinaraziko da ontzia onartu den ala ez. Onartzen bada, izena emateko kuota ordaintzeko eskatuko zaizu, parte ahal izan dezazun.

Bizkaiko golkoan arrantza kirola egiteko atungorria elektronikoki markatzeko ekitaldia

Parte hartu!




    Laguntzaile zientifikoak:

    Laguntzaileak: