Bermeo Tuna Tagging Challenge

              Bizkaiko golkoan arrantza kirola egiteko hegaluzea markatzeko ekitaldia

ZER DA

  • Bermeo Tuna World Capitalek zientzia, ikerketa eta kirola uztartzen dituen ekitaldia sustatzen du Bizkaiko golkoan Hegaluzearen egoera ezagutzeko.
  • Bermeo Tuna World Capital-ek antolatzen du AZTI-ren laguntza zientifikoarekin.
  • AZTIko biologo batek atunak arrantzatu eta markatzeko prozesua ikuskatuko du jasotako bideoetan, ekintza jasangarria dela bermatuz, eta parte hartzaileei praktika onak erakutsiz, atunen egoera ona zaintzeko.
  • Herritarren zientziarako programa bat da, eta ingurumena errespetatzeko balioak sustatzen ditu eta herritarren artean ezagutza zientifikoa bultzatzen du, tunidoei buruzko ikerketara zuzenduta.

DATU PRAKTIKOAK

  • Noiz: Abuztuaren 8an
  • Ordutegia: Goizeko 6tatik arratsaldeko 6tara.
  • Non: Bermeoko portuan (Olatuaren eskulturaren alboan).
  • Izen ematea beharrezkoa da. Izen-ematearen baldintzak beheko atalean.
  • Covid-19 neurriak: Ekitaldia Eusko Jaurlaritzak adierazitako segurtasun-neurriak betez egingo da, eta zorrotz kontrolatuko da betetzen den ala ez, parte-hartzaile eta langile guztien segurtasuna bermatuz.
  • Ontzien kopurua mugatua: antolakuntzako arrazoiengatik, barku kopurua mugatua izango da. Horiek hautatzeko oinarria izango da tunidoen arrantzan esperientzia izatea. Gainera, arrantzarako ekipamendu egokiak eduki beharko dituzte.
  • Formakuntza: Tunidoen markaketa konbentzionalaren formakuntza saio bat egingo da ostiralean, aurreko egunean (abuztuaren 7an). Oinarrietan xehetasunak.

PROBAREN OINARRIAK

  • Bermeo Tuna Tagging Challenge izaera zientifikoko kirol proba bat da. Beraz, derrigor bete beharreko hainbat baldintza ditu.
  • Oinarriak ez onartzeak edo ez betetzeak proban parte ez hartzea eragingo du, baita izen ematea ordaindu bada ere.

Mesedez, irakurri oinarriak izena eman baino lehen.

IZENA EMATEA

Bermeo Tuna Tagging Challenge-en izena emateko ezinbestekoa da probaren oinarriak onartzea.

  • Izena emateko kuota: Izena emateko kuota 20 €koa da tripulatzaile bakoitzeko. Ontzi bakoitzeko gitxienez 2 tripulatzaile eta gehienez 5ek izena eman behar dute. Kuotaren barne sartzen da: talde bakoitzarentzako picnic zorta bat, frogako opari bat; BERMEO TUNA TAGGING CHALLENGE 2020 kamisetak.
  • Izena ematea derrigorrezkoa da. Gogoan izan eskatzen diren datu guztiak bete behar direla, beharrezkoa izango baitzaizkigu zurekin harremanetan jartzeko zein ontzia dagokion agintaritzaren aurrean inskribatzeko.
  • Hurrengo astean jakinaraziko da ontzia onartu den ala ez. Onartzen bada, izena emateko kuota ordaintzeko eskatuko zaizu, parte ahal izan dezazun.

Bizkaiko golkoan arrantza kirola egiteko          Hegaluzeak markatzeko ekitaldia

Parte hartu!




    Laguntzaile zientifikoa

    Babesleak

    Laguntzaileak