BTWC BBK Kuna Kideak 2030 aliantzaren parte

BBK Kuna Kideak Unesco Etxeak BBKrekin batera sustatutako proiektua da, sektore anitzeko aliantza bat bistaratzeko eta lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, non 2030 Agenda aktibatzen den eta Bizkaiko Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) batera lortzen diren.

Bat egin duten erakunde, pertsona eta enpresek konpromisozko urrats publikoa egingo dute Bizkaia eraldatzeko eta etorkizun jasangarriagoa, bidezkoagoa lortzeko.

Hauek dira helburuak:

  • Liderrak diren GIH bakoitzeko 2 erakunde identifikatzea Agenda 2030ean eta GIH Bizkaian.
  • Erakunde bakoitzak Agenda 2030en prozesua bizkortzeko bere trebezia eta ezagutza ekarriko dituen aliantza bat eraikitzea

BTWC ODS 14a bultzatzeko aukeratutako bi erakundeetako bat da.

Sareko lehen ekitaldi publikoa izan da gaurkoa, eta bertan izan dira Nora Sarasola BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria, Eider Inunciaga BBK Kuna-ko zuzendaria eta Txema Villate UNESCO Etxeko lehendakariordea. Ignacio Serrats, BTWCko presidentea ere gonbidatu gisa izan da ekitaldian, Elkartea ordezkatuz, GIH 14ren bultzatzaile gisa.

2015ean, Nazio Batuek #Agenda2030 eta Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak adostu zituzten. BBK-k helburu horiek lortzeko ibilbide-orria du, eta orain, 2021ean, #BBKKuna irekiko du, Bizkaiko etorkizuneko erronkei erantzuteko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.