Martxan BTWCk antolaturiko ostalaritzako formazioa

  • Bermeo Tuna World Capital-ek sustatuta eta Bermeoko Udalaren laguntzari esker, esku hartu duten 10 ostalari profesionalek prestakuntza-programa zabal baten lehen blokea burutu dute Artxandako Bilboko Ostalaritza Goi Eskolan
  • Ikastaroaren helburuak Bermeoko eskaintza gastronomikoaren kalitatea hobetzea eta teknika aurreratu berrietan trebatzea izan dira, besteak beste
  • Aritz Abaroa alkatea eta Ignacio Serrats BWTC-eko presidentea izan dira Artxandako Goi Eskolako instalazioetan eta parte hartzaileekin elkarrizketan.

 

Bermeo Tuna World Capital herriko eskaintza turistiko-gastronomikoari balio erantsia ematen dion marka da. Elkartearen helburua, Bermeo, atunaren kudeaketa jasangarrian erreferentziazko hiri bihurtzeaz gain, praktika on horiek aplikatzeko eta atun jasangarriaren kontsumoa sustatzeko gaitasuna balioestea da. Horrela, Bermeoko Udalaren laguntzaz, Nik Bermeon kanpainaren barnean, Bermeo World Tuna Capital-ek atunaren eskaintza gastronomiko berritzaile eta nortasun-sortzailea bilatu asmoz, osatalarien formakuntza programa sustatu du.

Erakunde biek ikusten dute ezinbesteko ostalaritzaren lana, atunari lotutako esperientzia  gastronomikoaren kalitatea hobetzea eta Bermeo erreferentzia gisa kokatzea. Programa honetan herriko  10 ostalari profesionalek esku hartu dute eta 25 irakastorduko prestakuntza-programa jarraitu dute Artxandako Ostalaritza Goi Eskolan. Sukaldaritzako teknika aurreratu berrietan, tokiko produktuaren eta produktu jasangarriaren balorazioan eta osatalaritzako negozien garapenarekin lotutako beste gai batzuetan trebatu dira.

Izan ere, saioak teoriko-praktikoak izan dira eta erabilera anitzeko gelak zein gela teknikoa erabili dira ikastaroa burutzeko, gainera, prestakuntza doakoa izan da parte-hartzaileentzat. Ikastaroan, arreta berezia jarri zaio atunari eta berarekin urte osoan egiten den sukaldaritzari. Tunidoen monografikoa, generoaren kontserbazioa, jatxetxe-arloko kostuen kontrola, sukaldearen antolaketa, eskaintza gastronomikoen diseinua eta sukaldaritzari aplikatutako teknika berriak landu dira besteak beste.

Bestalde, etorkizunari begira, landu beharreko ardatzak ere planifikatu dira. Horren adibide ostalaritzako lokalen akreditazioa. Hau da, prestakuntzan parte hartzen duten lokalak sustatzeko eta iraunkortasun-printzipioetara egokitzen den lehengaia erabiltzeko baldintzak betetzen dituen tabena, jatetxe edo ostatua identifikatzeko adierazgarriak.

Ildo beretik, atunaren ibilbidea Urdaibai/Bermeo Tuna Pintxo Tourren bultzatzeko nahia erakutsi dute bi erakundeek. Eskaintza turistiko-gastronomiko gisa akreditatzen diren ostalaritza-lokaletan atunari edo hegaluzeari behar duen balioa emango zaio, bere arrantzan jasangarritasunaren baldintzak bete direla ziurtatuz eta era berean, Bermeo, atunaren hiriburu gisa posizionatuz.

Leave a Reply

Your email address will not be published.