Uztailaren 11n “EU4Ocean Summer School on Ocean Literacy & Collaboration” saioan parte hartzeko aukera izan genuen Matosinhosen, Portugalen, UNESCOrekin batera CEiiA elkarteak antolatutako udako ikastaro honetan.
Aliantza honetan parte hartzen duten atun-hiriak beren ekonomiarako atun-sektorearen mende dauden hiriak dira, sektorearekiko lotura kultural eta sozial handia dutenak. Matosinhosen oso ondo dakite zertaz ari garen, Portugalgo kostaldeko herri bat baita, herrialdeko deskarga-portu garrantzitsuenetako bat duena. Bere arrantza nagusia sardina da, eta arrantza sektorearen garapenean lan egiten dute, eta sardinari pasio eta maitasun handiz eusten dio, guk atunarekin bezala.
Espero dugu CEiiA eta UNESCOko kideekin eta Matosinhosko Udalarekin egin dugun bilera baliagarria izatea, ozeanoak eta haien baliabideak zaintzearekin lotutako proiektuetan loturak ezartzeko eta elkarlanean jarraitzeko. Eskerrak eman nahi dizkiegu, bai CEiiAri bai UNESCO-IOCeko kideei, gure proiektua nazioartean ezagutarazteko erakutsi duten interes eta aukeragatik. Eskerrik asko, bereziki, Gualter Crisostomo (CEiiA)ri gure egonaldian emandako tratu eta laguntza bikainagatik.


Leave a Reply