BTWC saritua izan da ODS Sarietan

  • Bermeo Tuna World Capital PLANETA kategorian saritu dute SER Kateak eta BBK Kunak antolatutako ODS sarien lehen edizioan.
  • 149 hautagaietatik, 5ek jaso dute saria hainbat kategoriatan: Pertsonak, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Itunak.
  • Sari banaketa ekitaldia ekainaren 21ean izango da BBK Aretoan

(Bermeo, ekainaren 16) SER Euskadi Kateak eta BBK Kunak, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Iberdrola eta Zabalgarbiren laguntzarekin, antolatutako ODS sarien lehen edizioaren palmaresaren berri eman da. 

149 izan dira aurkeztutako proiektuak, eta BTWC-en zorioneko gaude, izan ere, sarituak izan gara PLANETA kategorian! BTWCk hautagaitza aurkeztu zuen bere azken proiektuarekin, Bermeo Tuna Forumarekin, eta maiatzaren 2an eta 3an egindako foroan aurkeztu eta abian jarri ziren bi mugarri edo erronka nagusiak:

Atunaren Iraunkortasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpenaren aurkezpena. Iraunkortasunari dimentsio hirukoitzean heltzen dioten 15 konpromiso biltzen dituen dokumentua. Erosketa arduratsuaren benetako aukerak eskaintzeko konpromisoak; arrantzaren ustiapenean eta kudeaketan araudi eta kontrol eraginkorra eskatzen dutenak, legez kanpoko jarduerak saihesteko; eta giza eskubideen defentsarako nazioarteko estandar gorenen defentsa, lan duina, inklusioa eta genero-ekitatea sustatzen dutenak, besteak beste.

Atunaren Munduko Hirien Aliantzaren sinadura: Akordio aitzindaria, Concarneau (Frantzia), Pago (American Samoa), Victoria (Seychelles), Majuro (Marshall Uharteak), General Santos (Filipinak), Manta (Ekuador) eta Bermeo (Espainia) bezalako 7 hiri hain desberdin biltzen dituena, eta atuna ardatz ekonomiko eta soziala duena. Tokiko gobernuen arteko lankidetza-esparrua, nazioarteko gobernantzaren bidezko lankidetzaren aldeko erakunde publiko eta pribatuen arteko sinergiak sortzeko beharra mahai gainean jartzen duena, ozeanoen eta atun-sektorearen kudeaketan eta garapen iraunkorrean aurrera egiteko balio-kate osoan.

Gure helburua, 2030 Agendaren GJHekin lerrokatuta, argia da: Atunaren katea eraldatzea, iraunkorra eta bidezkoa izan dadin.

Esker on handia eman nahi diegu ODS sarien antolatzaileei, La SER Irrati katea eta BBK Kunari, eta, jakina, gure proiektuan sinesten eta lan egiten duten pertsona guztiei, ozeanoen osasunaren eta arrantza- eta atun-sektorearen iraunkortasunaren aldeko konpromiso sendoa hartuta: lankideak, enpresa elkartuak, kanpo-lankideak… Eskerrik asko.

Eta ZORIONAK, noski, gainerako sarituei. Ekainaren 21ean sari banaketan ikusiko dugu elkar.

Premio ODS Personas: Banco de Alimentos de Bizkaia

Premio ODS Planeta: Bermeo Tuna World Capital 

Premio ODS Prosperidad: A&B Laboratorios de biotecnología

Premio ODS Paz: Proyecto Aurkigune de Bizitegi

Premio ODS Pactos: UN Etxea

Leave a Reply

Your email address will not be published.