BTWC, finalista Tuna Awards sarietan

ANFACO-CECOPESCA-k antolaturik, Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin lankidetzan, TUNA AWARDSen bigarren edizioa egin zen irailaren 13an Vigon, zehazki RC Celtaren egoitzan, hurrengo egunetan egingo zen Atunaren XI. Mundu Konferentziaren atariko gisa.

Tuna Awards sariak nazioarteko atunetako industriaren berrikuntzei ematen zaizkien bi urtez behingo sariak dira, eta helburu dute sektoreak digitalizazioaren eta iraunkortasunaren arloan egiten dituen ahaleginak nabarmentzea eta enpresa eta ekimen berritzaileak saritzea. Banatutako proiektuak eta emandako sariak bi kategoriatan banatu ziren: Trantsizio urdina eta Iraultza 4.0.

BTWC Bermeo Tuna Forumen egindako lanagatik izendatu zuten finalista Trantsizio Urdina kategorian. Finalean gurekin izan ziren ATUNLOko gure kideak, eta baita SATLINKeko taldekideak eta lagunak ere. Azken hauek izan ziren irabazleak kategoria honetan. Zorionak!

Iraultza 4.0 kategorian, MARINE INSTRUMENTSeko gure lagunak (horiek ere BTWCko bazkideak) izan ziren irabazleak. Beraz, harro gaude dena “etxean gelditzeagatik”, eta beste enpresekin partekatu genuen aintzatespen hori jaso izanaren ilusioa eta emozioa, arrantzaren sektorearekin lotutako profesional eta erakunde ugari bildu ziren esparru batean.

Hurrengo jardunaldietan, nazioarteko atun-sektorearentzat interes handia duen goi mailako kongresuaz gozatu ahal izan genuen: ANFACOk antolatutako Atunaren XI. Mundu Konferentzia. Administrazio publikoaren partaidetza izan zuen, baita atunaren balio-kateko enpresena, GKEena eta eskualdeko arrantza-erakundeena, zientzia-taldeena eta esparru akademikokoena ere. Programa handi horrek hiru egun bete zituen. Egun horietan, sektoreko garapenak eta atun-sektorearen iraunkortasunari eta lehiakortasunari eragiten dioten beste alderdi garrantzitsu batzuk eguneratu genituen.

Eskerrak eman nahi diogu ANFACOri eta epaimahaiari BTWCren lana aintzatesteagatik, eta zorionak Tuna Awards sarien bigarren edizio honetako irabazleei eta finalistei.

Leave a Reply

Your email address will not be published.