Bermeoko Arrain Azoka bueltan da!

Gure sektorearen inguruko azoka garrantzisuena bueltan da bi urteko etenaldiaren (eta egokitzapen birtualaren) ondoren, izan ere, aurten Bermeoko Arrain Azokak ohiko formatu presentzialera itzuliko da, maiatzaren 20, 21 eta 22rako programarik osatuenarekin.

Gaur, apirilak 27, bermeotarren egutegiko asteburu garrantzitsuenetako batean burutuko diren egitaraua eta jarduerak jendaurrean aurkeztu dira. Aurtengo gaia gastronomia eta jasangarritasuna izango da, eta BTWCtik goi-mailako solasaldiak antolatu ditugu azokaren karpa nagusian. Ostiralean, gastronomiari eta arrainari buruzko elkarrizketak izango ditugu nazioarteko sukaldari ospetsuekin: Andoni Aduriz (Mugaritz) eta Aitor Arregi (Elkano). Igandean, azokari ohorezko amaiera emateko baita, Eneko Atxa izango dugu, gastronomia munduko iraunkortasunari buruz hitz egiteko.

Horrez gain, atun eta txakolin dastaketak eta uztarketak egingo dira, besteak beste, eta munduko atun errezetak erakutsiko dira. Programa hemen kontsulta dezakezu.

BTWCren eskutik baita, erakustalde desberdin bat izango da, non bultzatzen ari garen kausa modu sozial batean erakutsi nahi dugun. Hau, atunaren jasangarritasunaren aldeko deklarazioa da, hurrengo urtean Bermeo Tuna Forum delakoan aurkeztuko den konpromiso elkarbanatuen akordio internazionala. Hau sozialitzatzeko eta jendeak kausarekin bat egiteko, visual thinking eran gauzatuko den mural bat margotuko da ostiralean zuzenean karpan.

Azkenik, salmenta-azoka formatu tradizionalera itzuliko da bertako kontserba-sektoreko produktuen erakusketarekin eta salmentarekin, mundu osoan ezaguna baita kontserba-produktuen kalitate handiagatik.

Gogoratu maiatzaren 20, 21 eta 22an hitzordua dugula arrainarekin, jasangarritasunarekin eta gastronomiarekin, Bermeon. Zuen zain gaude!

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.