BTWC eta MSCek Pequemares jarri dute abian, txikienen artean arrantza jasangarria sustatzeko ekimena

  • Ekimena 8-9 urteko haurrei zuzenduta dago (Lehen Hezkuntzako 3. maila)
  • Batez ere atunaren arrantzan oinarritutako marrazkiak biltzea da helburua
  • Aukeratutako marrazkiekin bideo bat egingo da, maiatzaren 2an promozionatzeko, Atunaren Munduko Egunean.

Duela gutxi amaitu da #Maresparasiempre astea, MSCk antolatua, herritarrak arrantza iraunkorraz eta itsas baliabideak babesteko beharraz kontzientziatzeko helburuarekin. Kanpaina horretan, BTWCrekin batera, arrantzaren eta elikaduraren sektorean erreferente diren 50 erakunde baino gehiago batu ziren.

Astea amaituta, eta orain txikienei buruzko kontzientziazioa ardatz hartuta, #Pequemares kanpaina abiarazi dugu MSCrekin batera, 8-9 urteko haurrentzat (Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan). Baina, zer da arrantza jasangarria? Kontzeptu hau ondo ulertzeko, ondorengo aurkezpena ikus dezakezue.

Zertan datza?

Parte-hartzaileek ozeanoetan eta atunaren arrantzan oinarritutako marrazkiak egin beharko dituzte, euren arrain-ozeano propioa, atunak, itsasontziak… marraztuz. Horretarako, zenbait ideia eta adibide emango zaizkie (Aurkezpena hemen). Nahi beste elementu izan ditzakete (hainbat motatako atunak, itsasontziak eta arrantza-aparailuak, itsas hondoa, baita fantasiazko elementuak ere), baita nahiago dituzten koloreak eta tresnak ere erabili ahal dituzte. Marrazkia A4 batean aurkeztu beharko da. Azken helburua hautatutako marrazkiekin bideo bat egitea da, marrazki horietan sartutako elementuak erabiliz eta animazio polit bat sortuz (ikus Pequemares adibidea).

Bideo hau MSCk eta BTWCk aurkeztuko dute Estatu mailan, maiatzaren 2an, Atunaren munduko egunean.

Parte hartzera animatzen zarete? Ezagutzen al duzue parte hartu nahi duen norbait? Lagunduiguzu mezua zabaltzen eta batu zaitez #Maresparasisiempre mugimendura! Arrainez betetako ozeano marraztu horiek hazten direnean horrela jarraitzea nahi dugu.

Info guztia hemen

Parte hartzeko, marrazkiak eskaneatuta bidali behar dituzue, martxoaren 26a baino lehen, posta elektronikoz, catia.meira@msc.org helbidera. Gogoan izan parte-hartzailearen izen-abizenak, adina eta ikastetxea sartu behar dituzuela.

Marraztu dezagun guztion artean arrainez eta atunez betetako itsasoa eta etorkizuna!

 

 

* Jabetza intelektualeko eta irudizko eskubideak lagatzea.
– Lehiaketa honetan parte hartuz, lehiakideak bere marrazkiaren gaineko edozein eskubide lagako dio Marine Stewardship Council (MSC) titularrari, bai eta hark erabakitzen dituen lagapen-hartzaile edo lizentziadunei ere, unibertsalki, globalki, gaur egun edo etorkizunean, MSCk edozein erabilera egiteko, komertziala izan edo ez. (Basque Culinary Center gehitu beharko litzateke, ondo baderitzozue)
– Lagatzaileak uko egiten dio edozein ordainsari-eskubideri edo ustiapen-eskubideri bere obra erabiltzeagatik.
– Azken batean, baimena ematen duzu zure lana edozein bitarteko edo euskarri fisiko edo telematiko erabiliz zabaldu eta jendearen eskura jartzeko, sustapen-materialen parte izateko, edozein modutan ustiatu ahal izateko banaka edo hirugarrenen lanetan integratuta; aldizkariak, buletinak, galeriak, erakusketak, newsletterrak, ikusizko proiektuak, webguneak, kartelak, liburuxkak, diptikoak, liburuak, bideoak. Hori guztia Marine Stewardship Councilen alde edo hark, hala badagokio, bere obra edo hartutako irudia saldu, laga edo lizentziatzea erabakitzen duen beste edozeinen alde.

Leave a Reply

Your email address will not be published.