BTWCek bat egin du arrantza jasangarriaren aldeko “Mares para siempre” ekimenarekin

  • Marine Stewardship Councilek antolaturiko ekimena da, otsailaren 22tik 28ra
  • 50 erakundek baino gehiagok egin dute bat ekimenarekin

 

Marine Stewardschip Council Españak (MSC) antolatuta, BTWCk bat egiten du otsailaren 22tik 28ra egingo den “Mares para siempre” astearekin. Helburua da herritarrak arrantza iraunkorraz eta etorkizunerako itsas baliabideak babesteko beharraz jabetzea.

BTWCtik lankidetza honekin ozeanoen zaintzarekin eta arrantza jasangarriarekin dugun konpromisoa ikusarazi nahi dugu. Legez kanpoko arrantzari amaiera ematea, arrantzategien eta stocken kudeaketa egokia sustatzea eta gure ozeanoak babestea funtsezkoak dira garapen iraunkorrerako, eta horregatik bat egiten dugu kausarekin eta MSCrekin AZULINATU dugu.

Horregatik, MSCk bere zigilua duten produktuen ezagutza eta kontsumoa sustatzen du. Zigilu horrek kalitate- eta iraunkortasun-estandarrak betetzen direla bermatzen du, arraina modu iraunkorrean harrapatu dela bermatuz.

Arrantza- eta elikagaigintza-sektorearekin lotutako erreferentziazko 50 erakundek baino gehiagok #maresparasiempre kanpainarekin bat egin dute eta, guk bezala, MSCtrekin #AZULINATZEA erabaki dute, etorkizuneko belaunaldiek itsasoko produktuez gozatzen jarraitu ahal izango dutela ziurtatzeko.

BTWCk #Maresparasisiempre eta #MSCrekin duen inplikazioak eta lankidetzak astetik honetatik haratago jarraitzen du, #Pequemares-en haurrentzako marrazki-lehiaketa bat antolatuz. Lehiaketa horretan arrantza jasangarriaren eta itsas ingurunearen zaintzaren gaia ikusaraziko dugu, maiatzaren 2ko atunaren munduko egunari begira bideo animatua sortzeko. Laster emango dugu ekimen berri honen berri, adi egon! Txikiak ere #Azulinatzera doaz!

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.