Aurkezpena: Blu European Festival – Bermeo será una de las sedes de la 1ª edición del Blu European Festival

  • Otsailaren 25etik 28ra Europar Batasunak sustatutako jaialdi honen sei egoitzetako bat izango da itsas hiribildua, Europako arrantza-turismoaren eskaintza nazioz gaindikoa dibertsifikatzen laguntzeko.
  • Europak Bermeo aukeratu du ekitaldi honetan Estatua ordezkatzeko. Ekitaldi hori aldi berean egingo da Italia, Albania, Grezia, Montenegro eta Portugalgo arrantza-herrietan.
  • COVID-19ren pandemiak eragindako egungo egoera dela eta, jaialdiaren barruko jarduera guztiak online zabalduko dira.

(Bermeo, Otsailaren 23a) Bermeok itsasoari eta arrantzari lotutako tradizio luzea du. Bere historia, kultura eta jarduera ekonomikoa beti itsasoari lotuta egon da: duela mende asko bere portutik abiatzen ziren balea arrantzale ospetsuetatik hasi eta gaur egun herrian egoitza duten kontserba enpresa ugarietaraino. Hori dela eta, ez da harritzekoa otsailaren 25etik (osteguna) 28ra (igandea) Blu European Festival jaialdiaren lehen edizioa hartuko duten Europako sei udalerrietako bat izatea. Europar Batasunak Cosme programaren bidez sustatu eta finantzatutako ekimena da, eta Europako arrantza-turismoaren nazioz gaindiko eskaintzaren ikusgarritasuna areagotzea du helburu.

Egitarau ofiziala eta jaialdiaren xehetasun guztiak gaur aurkeztu dituzte Aritz Abaroa Bermeoko alkateak eta Ignacio Serrats Bermeoko Tuna World Capital elkarteko presidenteak, herri horretako Arrantzalearen Museoan egindako prentsaurrekoan.

Proiektuak arrantza-komunitateen kultura-nortasuna zabaldu nahi du produktu tematiko berritzaile baten bidez. Produktu horrek Europako itsas paisaiekin, arrantza-kulturarekin eta arrain-sukaldaritzaren tokiko tradizioekin lotutako jarduera ugari biltzen ditu formatu komun batean. Bermeorekin batera, Viana do Castelo (Portugal), Gallipoli (Italia), Herceg Novi (Montenegro), Durres (Albania) eta Pyrgos (Grezia) ere aukeratu dituzte.

Bizkaiko udalerrian, Bermeo Tuna World Capital (BTWC) elkarteak koordinatuko du ekitaldia. Atunaren kudeaketa iraunkorra baliabide natural gisa lantzen duen elkartea da, eta ekimen honen bidez Bermeoko jarduera sozioekonomikoa ikusarazi nahi du, eta Bermeoko arrantza- eta kontserba-produktuen kalitateari eta itsasoari eta arrantzari lotutako kulturari balioa eman nahi die. Estatuko bazkideekin lankidetzan egingo du, Espacio Tierra Creativa eta Opera Global Business ekitaldietako bazkideekin.

 

Pandemiak eragindako egoera dela eta, jaialdiaren barruko jarduera guztiak online, streaming bidez edo diferituan zabalduko dira.

 

COVID-19ren ondorioz egokitutako programa

Hasiera batean, jaialdia hiriko gastronomiaz eta kulturaz gozatzera bideratutako jarduera parte-hartzaileen ekitaldi gisa planteatu zen, bai lokalentzat, bai bisitarientzat.

Hala ere, egungo osasun-egoeraren ondorioz, jarduerak online formatura eraman behar izan dira.

 BLU European Festival Spain ekimenaren barruan egingo diren jardueren artean, jarduera gastronomikoak proiektatuko dira, hala nola atuna eta txakolina uztartzeko saio bat eta Bermeoko atun plater tradizional bat prestatzeko showcooking bat. Halaber, Arrantzaleen Kofradiara bisita birtuala egiteko lekua ere izango da, neskatilen eta baxurako arrantzaren jarduera ezagutzeko, Bermeoko itsas nortasunean murgildu arte, ihes-joko baten bidez. Txikienek itsas mozorroak egiteko tailer batekin ere gozatu ahal izango dute. Bisita birtual bat ere egingo da “Akurio eta Elkano” erakusketan zehar, munduari egindako lehen itzuliari buruz eta balentria historiko handi honen funtsezko postuetan bermeotarren presentzia nabarmenari buruz. Bermeoko Arrantzaleen Museoan kokatuta, Xabier Armendariz historialari eta dokumentalistak gidatuko du bisita. Programa osoa hemen. 

Jarduera horiek Bermeo Tuna World Capital elkartearen eta jaialdiko kideen sare sozialen bidez jarraitu ahal izango dira, baita Blu European Festival jaialdiaren sareen bidez ere.

Bestalde, argazki eta zentzumen erakusketa bat egingo da Bermeoko San Frantzisko Klaustroan, Europa mailako Nazioarteko Blu Memories Lehiaketan parte hartu zuten argazki onenekin.

BTWCz gain, Bermeoko Udalak, Arroyabe, Serrats, Zallo, Cusumano, Isabel eta Campos kontserbagileek, Busturialdeko landa-garapenerako elkarteak, Urremendik eta Bermeoko Arrantzaleen Museoak ere parte hartzen dute BLU European Festival Spain jaialdiaren lehen edizioan.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.