Bermeo aukeratu dute Blu European Festival jaialdian parte hartzeko

  • Europako arrantza turismoaren nazioz gaindiko eskaintza dibertsifikatzen eta ikusgarritasuna handitzen lagundu nahi du jaialdiak.
  • Italia, Espainia, Albania, Grezia, Montenegro eta Portugal -en antolatuko da era berean.
  • Herrialde bakoitzeko ordezkari gisa hautatu diren herriak erreferentziazko arrantza-komunitateak dira historiari, kulturari eta geografiari dagokienez.

(Bermeo, 2021ko otsailaren 12) Covid-19 pandemiaren hirugarren olatuan egoera zaila bizi dugun arren, gure herriko arrantza- eta kontserba-sektorearen jarduerari balioa emateko ahaleginak egiten jarraitzen dugu, jasangarritasunari dagokionez jardunbide onenak mantenduz eta bermatuz.

Bermeoko itsas arrantzaren nortasun historikoa, sektorean duen esperientziarekin eta egiten duen jakintzarekin batera, nazioz gaindiko eremuetan askotan aitortu izan dira. Oraingo honetan, Bermeo aukeratu dute Blu European Festival jaialdiko udalerri eta arrantza-komunitateetako bat izateko. Bertan, Europako 6 herrialdek parte hartuko dute, eta beren nortasun historikoa eta kulturala itsasoari lotuta helarazten saiatuko dira, hainbat esperientziaren bidez, proiektuaren eremuan identifikatutako jardunbide egoki gisa. Festibalak, gainera, bisitariak Europako kostaldeko paisaietan, arrantza kulturan eta sukaldaritza tradizioetan sartzen lagunduko du, praktika jasangarrietan erreferentea den arrantza batetik datorren atunean oinarrituta.

Bermeoko edizioa otsailaren 25etik 28ra bitartean egingo da, baina aldez aurretik argazki erakusketa bat irekiko da motorrak jaialdi birtualera berotzeko.

Covid-19ren egungo egoera ikusita, jarduerak formatu birtualean egingo dira, eta ez da posible izango jendeak aurrez aurre parte hartzea, baina interesatuek eta bisitari birtualek jarduera desberdinei jarraitu ahal izango diete Bermeoko Tuna World Capital sare sozialen bidez. Datorren astetik aurrera, egitarauari buruzko informazioa eta xehetasun gehiago emango ditugu. (Jarrai iezaguru gure sareetan! facebook, Youtube, Instagram, Twitter eta LinkedIn)

Bermeo Tuna World Capital  elkartea Tierra Creativa eta Opera Global Business-ek Espainian koordinatutako BLU European Festival Spain jaialdiko tokiko bazkidea da. Elkartearekin batera, Serrats, Zallo, Cusumano, Isabel, Arroyabe eta Campos kontserbagileek, Arrantzalearen Museoak eta Urremendi eskualdeko Landa Garapenerako Elkarteak parte hartzen dute.

 

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.