Inscripciones Bermeo Tuna Forum

I BERMEO TUNA FORUM -erako izen-ematea zabalik!

Bermeo Tuna World Capital Elkarteak jarri du martxan Atunaren Iraunkortasunari buruz antolatuko duen lehen foroa Bilbon eta Bermeon (Bizkaian), 2023ko maiatzaren 2 eta 3an, Atunaren Munduko Egunarekin bat eginez.

Atunaren kudeaketa iraunkorra baliabide natural gisa maila globalean sustatzeko helburuarekin, Bermeo Tuna Forum -ek atunaren balio kate osoko eragileek partekatutako konpromisoak bildu nahi ditu –eragiteko eta eraldaketa sozioekonomikorako gaitasuna duten eragileak–, maila globalean. Atunaren Iraunkortasunaren aldeko Nazioarteko Adierazpena bultzatzearen alde lan egitea eta adierazpen hori NBEko adierazpen unibertsal batera eramatea izango da azken helburua, baliabide preziatu hori eta bere ekosistemak egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat babesteko.

BTWC Elkarteak, besteak beste, maila globaleko erakundeetako ordezkari nagusiak, NBEko erakunde espezializatuak, erakunde zientifikoak eta arrantzaren sektoreko Europako ordezkariak bilduko ditu.

Horrez gainera, atunaren iraunkortasunaren aldeko nazioarteko hiri aliantza bat osatuko duten hirietako ordezkariak ere bilduko ditugu. Hiri horien industria nagusia atunarena da, eta atunaren kudeaketa iraunkorra eta ozeanoen garapen iraunkorra bultzatzea dute helburu. Ildo horretan, BTWCtik lehen urratsak eman ditugu atunaren jasangarritasunaren aldeko nazioarteko adierazpenaren proposamena eta atunaren munduko hirien aliantza aurkeztuz, ospatu berri de Atunaren Kongresu Nazionalean Madrilen, eta ekainean Lisboan egindako Ozeanoen Munduko Konferentziaren esparruan. Hemen, beste batzuen artean, Manta, Bermeo, eta Puerto Victoria hirietako ordezkariek hartu zuten parte.

Topaketak aukera handia emango du parte hartzen duten alderdi guztien helburuak eta ahaleginak 2030eko Agendaren helburuak betetzera bideratzeko, eta, hala, 2021-2030eko  Garapen Iraunkorrerako Zientzia Ozeanikoen Hamarkadaren esparruan erreferentzia tresna bilakatzeko,  eta 14. GIH – Urpeko Bizitza – eta lotutako GIHen barruan eraldaketa-esparru bat eraikitzeko eragile traktorea izateko.

Bermeo Tuna Forum-en lehen edizio honetan, atun arrantzaren sektorean kudeaketa iraunkor integrala egiteko aliantzak ezartzearen garrantzia eta beharra aztertuko dira, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren aldetik. Funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola itsasoko langileen giza eta lan eskubideak, edo INDNR arrantzaren  aurkako borroka (legez kanpoko, aitortu gabeko eta arautu gabeko arrantza). Esteka honetan, ekitaldiaren sustapen bideoa ikus daiteke: bideoa.

Gaurtik hasita ireki da izen-ematea, beraz, animatzen dugu sektoreko profesionalak, lotura dutenak, instituzioak, eta jasangarritasunarekiko konpromisoa duen gizarteria, izena ematea eta beraien tokia gordetzera Bermeo Tuna Forum -ean, maiatzaren 2an Euskalduna Jauregian (Bilbon).

Izen-ematea

Info gehiago 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.