Badator Innovathon Bermeo!

  • Innovathon Bermeok, Bermeo Tuna World Capitalek antolatutako online maratoiak, startup, ekintzaile eta ikasleei dei egiten die atunaren industriarako erantzun berritzaileak aurkituko dituen ekitaldi batean parte hartzeko.
  • Ekimena azaroaren 21ean eta 22an egingo da, eta sektorearen iraunkortasuna hobetzen lagunduko duten ideia sortzaileak bultzatzea du helburu.
  • Innovathon Bermeoko parte-hartzaileek lehenengo saria lortzeko lau erronketako bati erantzun beharko diote, 15.000 euro baino gehiagoko balioa duena.
  • Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren, Itsas Garapen Elkartearen, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bermeoko Udalaren eta AZTI zentro teknologikoaren lankidetza izan du.

 

(Bermeo, 2020ko azaroaren 2a) Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak modu iraunkorrean kontserbatzea eta erabiltzea Nazio Batuen agendak ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuetako (GIH) bat da. Baina, helburu hori errealitate bihur dadin, funtsezkoa da arrantza-sektoreak dituen erronkei erantzungo dieten irtenbide berritzaileak sortzea.

Atunaren arrantzaren kasuan, erronka da sektoreko industria 360º iraunkortasunaren inguruan lerrokatzea, legez kanpoko arrantzaren eta gehiegizko arrantzaren aurka borrokatzea, itsas hondakinen kudeaketa hobetzea eta klima-aldaketak industrian dituen ondorioak ebaluatzea.

Testuinguru horretan, Bermeo Tuna World Capital Elkarteak 24 orduko hackathon birtual bat antolatzea erabaki du azaroaren 21ean eta 22an, Innovathon Bermeo izenekoa. Ekitaldiak, sektore honetako berrikuntza-maratoi birtualik handienak, atun-arrantzaren sektorerako irtenbide berritzaileak aurkitzeko eta GIHak betetzen laguntzeko irtenbide teknologiko, sortzaile eta bideragarriak garatzea du helburu.

Arrantzaren Munduko Egunarekin bat eginez, startup-ak, ekintzaileak, azken ikasturteko ikasleak, graduatu berriak eta masterreko ikasleak industriaren iraunkortasuna hobetzen lagunduko duten ideia berritzaileak sortzeko aukera honetan parte hartzera gonbidatuta daude. Izena emateko epea azaroaren 2an hasi eta 15ean amaituko da, ekitaldiaren webgunearen bitartez.

https://bermeotunaworldcapital.org/innovathon/

“Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar. Itsasoarekiko zaletasun handia duten pertsonak bilatzen ditugu, ozeanoen eta planetaren garapen jasangarriari laguntzeko. Guk adituak eta aholkulariak jarriko ditugu parte-hartzaileak gidatuko dituztenak, eta webguneak, bibliografia eta networking kanalak eskainiko ditugu “, esan du Ignacio Serrats Bermeoko Tuna World Capital elkarteko presidenteak.

 

Irtenbideak bilatzeko lau erronka

Innovathon Bermeoko parte-hartzaileek lehen saria lortzeko lau erronketako bati erantzun beharko diote, 15.000 euro baino gehiagoko balioa duena: nola hobetu daitezke kontrol-, jarraipen- eta trazabilitate-mekanismoak atunaren arrantzan legez kanpoko jardunbideak amaitzeko? Nola eman dakioke kontsumitzaileari atunaren jatorriari buruzko informazio gardena, argia eta erraz eskuratzeko modukoa, balio handiagoa emanez eta erosteko erabakia hartzen lagunduz? Nola murriztu daiteke nahi ez diren espezieak harrapatzea eta kalterik gabe askatzea? Eta nola kudea daiteke arrantza-aparailuek sortutako kutsadura, materialak hobetuz eta/edo hauen erabilera optimizatuz eta maximizatuz?

Helburua atunaren industrian hackathonetik ateratako ideiak aplikatu ahal izatea da. Hori dela eta, antolakuntzak plataforma bat eta behar diren baliabideak ematen ditu ekitaldian zehar eta hau amaitzean talde parte-hartzaileei laguntzeko, eta lortutako negozio-eredu berriak praktikan jartzen laguntzen du, jasangarritasuna sustatzen duten produktu eta zerbitzu berriak sortzeko.

Saria honako honetan datza: 10.000 euroko ekarpen ekonomikoa, 70 orduko mentoring zerbitzua, proiektua garatzeko Udalak Bermeon emandako lokala eta Lisboako finalera bidaia, non irabazleek euren negozio eredua aurkeztuko duten Ozeanoen Munduko Biltzarraren esparruan.

Innovathon Bermeo Bermeo Tuna World Capital elkarteak sortutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzaren, Itsas Garapen Elkartearen, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bermeoko Udalaren eta AZTI zentro teknologikoaren lankidetza du. CEiiAren eta Nazio Batuen Mundu Itunaren Plataformaren (Global Compact bat), Sustainable Ocean Business Platform, babesa ere badu.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.