Concurso de ideas BTWC

InnovaTUNA abian da, BTWC-k antolaturiko berrikuntza-prozesu ireki berria

  • Bermeo Tuna World Capital (BTWC)-ek  InnovaTUNA lehiaketa berria abiaraziko du 2022ko urtarrilean, sektorean legez kanpoko arrantza eta lan-abusuak minimizatzeko irtenbide berritzaileak aurkitzeko asmoz
  • Europan sartzen den arrainaren % 15 legez kanpoko jardueretatik datorrela kalkulatzen da, eta horrek milioi askoko galerak eragiten dizkio munduko ekonomiari
    Aurrez izena emateko epea 2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik.
  • InnovaTUNAk Bermeoko Udalaren, Itsasgarapen Elkartearen eta Urdaibaiko biosfera erreserbaren laguntza du.

 

Bermeo, 2021eko abenduaren 20a.- Nola lagundu arrantza sektorearen legez kanpoko arrantza eta laneko abusuak murrizten? Erronka horri erantzun nahi dio Bermeo Tuna World Capital (BTWC) elkarteak abiarazi berri duen InnovaTUNA lehiaketa berriak, irtenbide berritzaileen bitartez. Helburua da irtenbide eta negozio-eredu berriak sustatzea, gizartean, ekonomian eta ingurumenean eragin positiboa izango dutenak eta atunaren balio-kateak aplikatu ahal izango dituenak.

Ideia-lehiaketa planteatutako erronkari erantzuteko prest dagoen edozein pertsonari edo talderi zuzenduta dago (taldea, enpresa, startupa). Parte-hartzaileek 2022ko urtarrilaren 31ra arte izango dute beren proposamenak aurkezteko aukera. Horretarako, arrantza-sektoreko, arrantza-kudeaketa iraunkorreko eta kontsumitzailearen portaera, giza eskubideak eta lan-arloko legeria bezalako arloetako adituen laguntza izango dute. Aditu horiek parte-hartzaileak orientatuko dituzte, eta haien soluzioa zuzentzen eta zalantzak konpontzen lagunduko diete.

InnovaTUNAren proposamen irabazleak 10.000 euroko saria jasoko du, hau da, 5.000 euro eskudirutan eta mentoring-zerbitzu bat 6 hilabeterako (60 ordu guztira), aurrez aurrekoa edo online izan daitekeena, bere negozio-eredua, beste 5.000 eurotan balioetsita.
Aurrez izena emateko epea 2021eko abenduaren 17an hasi eta 2022ko urtarrilaren 28an amaituko da, eta konponbideak 2022ko abenduaren 17tik urtarrilaren 31ra bidali ahal izango dira. Informazio gehiago INNOVATUNAren webgunean: https://www.bermeotunaworldcapital.org/innovatuna/

 

Legez kanpoko 11 eta 26 milioi tona arrain artean

InnovaTUNA lehiaketak gaur egun arrantzaren sektoreak aurre egin behar dion erronka handi bati erantzun nahi dio, Europan sartzen den arrainaren % 15 legez kanpoko jardueretatik datorrela uste baita.

“Urtero legez kanpo harrapatzen dira mundu osoan 11 eta 26 milioi tona arrain, eta horrek 10.000 eta 23.500 milioi USD arteko galerak eragiten dizkio munduko ekonomiari”, Ignacio Serrats BTWC elkarteko presidenteak azpimarratu duenez.

Gainera, harreman estua dago INDNR arrantza-jardueren (legez kanpokoa, aitortu gabea eta arautu gabea) eta giza eskubideen abusuen artean.

“Beste sektore batzuetan bezala, beharrezkoa da itsasoan lan egiten duten pertsonek gizarteratzea eta berdintasuna, giza eskubideen errespetua eta lan-baldintza seguru eta txukunak bermatuko dituzten gizarte- eta lan-estandar duinen pean egitea. Hala ere, askotan, itsasgizonak eta arrantzaleak beste edozein industriatan onartezinak izango liratekeen baldintzetan lan egitera behartuta egoten dira”, Serratsek nabarmendu duenez.

Horregatik guztiagatik, balio-katearen azken katebegiak, kontsumitzaileak, jakin behar du zer inplikatzen duen eskuratzen dituen produktuen balio jasangarriak eta propietateek, eta zer mehatxu dakarren itsas baliabideen erabilera iraunkorrerako eta kontserbazio-helburuetarako, bai eta munduko ozeanoetan eta beste ekosistema urtar batzuetan, merkataritzan eta kostaldeko komunitateetan eragiten dituen funtsezko ondorio negatiboak ere. Horrek eragin zuzena du kontsumitzailearen erosteko erabakian, gero eta arduratsuagoa eta zorrotzagoa baita bere erosketa-portaeretan.

InnovaTUNA Bermeo Tuna World Capital (BTWC) elkarteak antolatutako ekimen berri bat da, Bermeoko Udalaren, Itsasgarapen Elkartearen eta Urdaibaiko biosferaren erreserbaren laguntzarekin. Ekimen horren helburua talentua sustatzea eta produktu eta zerbitzu berriak garatzeko potentzial handia duten ideia berritzaileak sortzea da, atunaren balio-katea iraunkortasunaren inguruan lerrokatzen laguntzeko, ikuspegi oso batetik, eta sozioekonomikoki sektorea garatzen laguntzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.