2019/06/27. Udako BTWC ekintzen programa aurkeztu da “Bizi Bermeo” lemapean

  • Eskeiniko diren ekintzak Arrain kontserba lantegietara bisitak, Arrantzaleen kofradira, Arrantzaleen Museora, San Juan de Gaztelugatxera, itsasontzian bidaiak eta Bermeo Tuna Pintxo tour izango dira.
  • Helburua Bermeoko nortasuna eta Arrantza sektorearen garrantzia balioan jartzea da.
  • Atunaren garrantzia azpimarratzen da ekintza guztietan, ekintza berritzaileak abiaraziz, eta antzinakoak berreskuratuz.
  • Bermeo Tuna Pintxo Tour jarriko da abian, atun jasangarria eta arrantza arduratsu

(Bermeo, 2019ko ekainaren 27a) Itsasoa eta arrantzari lotutako Bermeoko nortasuna eta bizimodua erakusten duen “Bizi Bermeo” ekimen berria abiarazi dute BTWC-ek eta Udalak. 

Ekimenaren helburu bat da Bermeok itsasoarekin lotuta duen ondare guztia balioan jartzea eta ezagutzera ematea eskaintza bateratu baten bidez, izan ere, “horrela bisitariek zein herritarrek bere eskura izango dute gure ondare garrantzitsua ezagutzeko aukera”.

Eskeinitako ekintzak hauek izango dira: Arrain kontserba lantegietara bisitak, Arrantzaleen kofradira, Arrantzaleen Museora, San Juan de Gaztelugatxera, itsasontzian bidaiak eta Bermeo Tuna Pintxo tour izango dira. Ekintzetan parte hartzeko, erreserba egin beharra dago (era desberdinetan, bakoitzaren arabera), eta honi buruzko informazio guztia Bermeoko Turismo bulegoan eta bertako webgunean dago eskuragarri.

Arrain kontserbetarako bisitetan, Bermeo Tuna World Capitaleri buruzko bideo bat ikusiko dute bisitariek hasieran, testuingurua ezagutzeko eta Munduko Atunaren hiriburuan daudela eta zergatik, ezagutzeko. Hemen, transformazio prozesu osoa geratutik ikusteko aukera izango dute, lantegiak euren lan egiteko era tradizionala balioan jarriz, eta hain ospetsu bilakatu dituzten lan modua erakutsiz.

Hemen, bideo promoa ikus dezakezue:

Bestalde, edozein ekintza ostean, ez da modu hoberik bukatzeko, atunaren pintxo bat jatea baino! Horregatik, Bermeo Tuna Pintxo Tour ezagutzea eta Bermeoko tabernetatik zehar atun pintxoen ibilbidea egitea aukera paregabea izan daiteke. Herriko 20-25 tabernak hartuko dute parte, eta tour honetako ildo nagusia, atun edo hegaluze jasangarriarekin egindako pintxoak izango dira. Taberna bakoitzak, programa honek irauten duen bitartean, BTWC Pintxo Tour-erako pintxo berezi bat izango du eta horrela identifikatuta azalduko da tokian bertan. “Horrela, gure herriak itsasoarekin, arrantzarekin eta atunarekin duen lotura azpimarratuko da eta gure  tokiko produktua sustatuko da, kontserbak zein atun edota hegaluze freskoa”.

Programa abian egongo da uztaila eta abuztuan zehar, eta hemen kontsultatu dezakezu ekintza guztiak, ordutegiak, etab.

Info gehiago, Bermeoko Turismo bulegoan, edo bertako webgunean: https://www.bizibermeo.eus/

 

 

 

 

 

 

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.