2019/02/19. Bermeo Tuna World Capital-Serrats ipuin lehiaketa

  • Itsasoaren inguruan zentratuko da ikasleen idazlana
  • Bermeoko ikastetxeetako LH 5 eta LH6ko ikasleak izango dira lehiaketaren partaideak.
  • Ipuin lehiaketaz gain, BTWC-en aurkezpena entzun eta ikusi dute, era aktiboan partizipatuz.

 

Bermeo Tuna World Capital ek Serrats kontserba etxearekin batera organizatu du itsasoan oinarritutako BTWC Ipuin lehiaketa.

Bermeoko ikastetxeetako LH5 eta LH6ko ikasleei zuzendurik dago, eta bestelako baldintzen artean, itsaso eta arrantzarekin zer ikusia duten hitzak sartu beharko dituzte beraien lanetan. Helburua, herriko arrantza jarduna eta sektorea sakon ezagutzea, eta horren inguruan interesa jartzea, informazio bilatzea eta lantzea da.

Horregatik, aurkezpenean, lehiaketari buruzko informazioaz gain, BTWC-ari buruzko aurkezpen osoa egin diegu, era dinamiko batean beraiek ere inplikatu eta parte hartzeko aukera izan dezaten, eta horrela euren ezagutza maila jakin eta partekatzeko.

Martxoaren 1ean hasiko da epea, eta apirilaren 11raino iraungo du. Sari banaketa Arrain Azokan izango da, eta hauek izango dira sariak:

  • Diploma bat
  • BTWC kontserba lote bat
  • Serrats fabrikara bisita gidatua irabazlea eta gurasoentzat
  • Bidai bat Hegaluze itsasontzian.

Esperientzia oso baikorra izan dugu aurkezpenetan. Ikasleen eta ikastetxeetako langileen interesa nabaria izan da. Bermeo Tuna World Capital sakon ezagutzeko aukera izan dute, eta galderak egiteko baita ere. Lehen eskutik ikusi ahal izan dugu herriko gaztetxoen ezagutza gure arloan, eta hori izugarri emankorra da. Mila esker beraz Bermeoko Eleizalde Ikastola, San Frantzisko herri Ikastetxea eta Sagrado Corazón ikastetxeari.

Parte hartzaileei, zorte on!

 

 

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.