2019/01/10. BTWC-ek urtea bukatu du 25 kiderekin, eta 2019rako proiektu garrantzitsuekin.

  • Kide berriek atunaren balio kateko eragile garrantzitsuenen zirkulua betetzen dute, izaera zabal eta anitza emanez elkarteari.
  • Elkarteak zientzia eta arrantzaren arteko lankidetza bultzatzea bilatzen du, prestakuntza eta berrikuntza sustatu; ondare historikoa lehengoratu, kudeatu eta zabaldu; proiektuak bultzatu, ozeano osasuntsuagoak izan ditzagun; kulturen arteko esperientzia trukea sustatu; eta Bermeo herriaren garapen ekonomiko eta soziala bultzatu.

(Bermeon, 2019ko urtarrilaren 10) Bermeo Tuna World Capital-ek (BTWC) 25 bazkiderekin itxi du 2018 urtea, hasi zenean duela 7 hilabete baino 13 gehiago.  Elkarteak hazten jarraitzen du, atunaren balio katean parte hartzen duten eragileen konfidantza irabazten duen bitartean. Izan ere badira jada 25 ekimen honetara batu diren erakunde publiko-pribatuak.

Azken labealdi honetako batzuk, janari distribuzio enpresak Eroski eta Uvesco, edo itsas teknologia enpresak, Nautical, Zunibal eta Marine Instruments. Honela, BTWC-en estruktura sendotzen da, eta bere 25 kideei esker (eta zifra honek goraka jarraitzen du) atunaren balio kate osoaren adierazgarri bihurtu da.

2019rako Zuzendaritza batzordean aurkeztu ziren ekintza garrantzitsuenak, maila global zein lokalean, elkartearen helburuak jarraituz: zientziaren eta arrantzaren arteko lankidetza indartu; ezagutza, prestakuntza eta berrikuntza sustatu; ondare historikoa lehengoratu, kudeatu eta zabaldu; proiektuak bultzatu, ozeano osasuntsuagoak izan ditzagun; eta kulturen arteko esperientzia trukea sustatu.

Ekintza desberdinen artean, gastronomiaren inguruko aktibitate garrantzitsuak nabarmentzen dira, arrantza jasangarritik harrapatutako atuna balioan jartzeko asmoarekin; baita nazioarteko mailan atunaren enbaxadoreak sortzeko. Garrantzi berezia izango dute baita kontzientziazioak eta itsaso garbiak mantentzeko ekintzek, baita ekonomia zirkularra bultzatzen dituztenak. Ekintza guztiak egongo dira zuzenduta, nola ez, Bermeoko garapen ekonomiko eta soziala bultzatzera.

2019ko helburua, berezko eta aipatutako helburuez gain, kide berriak lortzea da, atunaren balio katean parte hartzen duten erakunde publiko-pribatuak, eta BTWC-ren kausa konpartitzen dituztenak.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.