2018/07/05. Gure idazkaritza teknikorako pertsona bat bilatzen dugu

Bermeo Tuna World Capitalen pertsona bat bilatzen dugu BTWC proiektua koordinatzea eta dinamizatzea, erabilgarri dauden baliabide guztiak optimizatuz, Bermeoren garapen ekonomikoa eta turistikoa sustatu eta bultzatzeko, ahalegin publikoak eta pribatuak lotuz, eta informazioa zuzen erabiliz, bertako atun sektorearen berrikuntza, lehiakortasuna eta enpresa garapena bultzatzeko. (PROFILA IRAKURRI)

Eginkizunak eta ardurak

  • Bermeon zein inguruko herrietan, bereziki, eta oro har Bizkaian eta Euskadin, estrategiak martxan jartzea atunaren sektorean jarduera ekonomikoa eta enpleguaren sorrera errazteko, EAEko lehiakortasun estrategiarekin eta nazioartean proiektatzen duen markarekin bat eginda (Basque Country).
  • Esperientzia turistikoak/jardunaldi gastronomikoak eta/edo dibulgazio jarduerak dinamizatu eta koordinatzea, atuna erdigunean jarrita.
  • Bermeo marka atun ekoizpen moduan bultzatzeko ekintzak egitea hainbat gunetan, horien artean bilerak, azokak eta lantaldeak, probintzia, erkidego, estatu edo nazioarte mailan, izaera publiko zein pribatukoetan.
  • Bermeoko atun industriaren kalitate nutrizionala, teknikoa eta zientifikoa ikusaraztea, eta bere balioa areagotzea.
  • BTWCren ordezkaritza egitea eta estamentu desberdinek deitutako bileretara joatea.
  • ASOCIACIÓN BERMEO CAPITAL MUNDIAL DEL ATÚN – BERMEO ATUNAREN MUNDUKO HIRIBURU ELKARTEAk delegatzen dizkion ardura guztiak betetzea.
  • Elkartearen gobernu eta administrazio organoetara joatea, Batzar Nagusia eta Zuzendaritza Batzordea antolatuz.
  • Bermeo atunaren munduko hiriburu moduan komunikatzeko eta sustatzeko planak eta ekintzak sortu, kudeatu eta gauzatzea, bertako sektore produktiboaren parte hartze aktiboa bultzatuz, BTWCren irudiaren, jardueren eta ekitaldi nabarmenenen zabalkundea egiteko, bai herrian bertan (Bermeo), bai Euskadin eta nazioartean.
  • Biltzar/azoka/mintegi/lantalde zientifikoen antolamendua gidatzea Bermeon, atunaren arrantza arduratsua sustatuz.
  • Dokumentazio zentro baten sorrera koordinatzea, Bermeoren ondare materiala eta immateriala jasotzeko, atunaren artxibo historikoa barne

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.