2019/05/20. Sari banaketa “Ipuin lehiaketa Serrats-BTWC”

  • Arrain Azokako inaugurazio egunean, Serrats Kontserberarekin batera organizaturiko Ipuin lehiaketaren sari banaketa ospatu genuen.
  • Parte hartzaileak herriko ikastetxeetako 5 eta 6.mailako ikasleak izan ziren.

(Bermeo, 2019ko maiatzaren 20a) Bermeo Tuna World Capital (BTWC), Conservas Serrats etxearekin batera, arrantza eta itsasoarekin loturiko ipuin lehiaketa jarri genuen abian. Parte hartzaileak Bermeoko ikastetxeetako 5 eta 6.mailako ikasleak izan dira, beraien ipuinetan arrantza eta itsasoaren inguruko gaia eta hitzak erabili behar zituztelarik.

Lehiaketa honen bidez, gure helburua haurren arrantza eta itsasoari buruzko ezagutza zabaltzea izan da, eta sektore honek herrian duen garrantzia ezagutzea. Beraien interesa piztu bertako jatorrian, baita gaiari buruzko sormenean, horri buruz hitzegin eta informazioa bilatzeko, etxean galdetuz etab.

Irabazleak hauek izan dira:

5.maila:

  • 1ngo saria: Nahiane Unzaga Anduiza ,“Almikeren Ametsa” –> San Frantzisko Herri Ikastetxetik.
  • 2. saria: Ekain Diego Nemeh ,“Aitarekin atun biribilaren bila”–> Eleizalde Ikastolatik.

6.maila:

  • 1ngo saria: Leire Galán Marcaida , “Ugeriko Altxorra”, Eleizalde Ikastolatik.
  • 2. saria: Zihara Ucar Zuzaeta , “Kaixo Aita”, Sagrado Corazón Ikastetxetik.

Eta irabazi dituzten sariak, honako hauek dira:

  • Diploma bat.
  •  BTWC kontserba sorta.
  • Conservas Serrats fabrikara bisita gidatua.
  •  “Hegaluze” itsasontzian bidaia.

Bermeo Tuna World Capital eta Conservas Serrats etik, eskerrak eman nahi dizkiegu bai partehartzaileei, eta bai ikastetxeei guganako izandako jarrera onagatik. Espero dugu bi urte barru beste edizio bat sortzea, eta bertan ikustea!

Mila esker,

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.