29/05/2019. Bermeo Tuna World Capital -ek 3.000€ eman dizkio Bizkaiko AECCri

  • Atuna jaten 3.000 argazki inguru atera dira #Bermeotunaminbiziarenaurka kanpainaren barne eta balorazio positiboa egin dute antolatzaileek.
  • #Bermeotunaminbiziarenaurka kanpaina maiatzaren 9tik 20ra izan da eta parte hartzaileek argazki bat igo dute atuna jaten Instagram, Facebook edo Twitterrera.

(Bermeo, 2019ko maiatzaren 29a) Bermeo Tuna World Capital elkarteak, Bermeoko Arrain Azoka elkartearen laguntzarekin, #Bermeotunaminbiziarenaurka elkartasun kanpaina abiarazi zuen maiatzaren 9tik 20ra. Kanpaina horren barne atuna jaten 3.000 argazki inguru atera eta sare sozialetara igo dira eta, horrela, gaur egindako ekitaldian BTWC elkarteak eta Bermeoko Arrain Azokako elkarteak 3.000 euroko txekea eman diote Bizkaiko Minbiziaren aurkako elkarteari, Bizkaiko CIC Biogune-Ciberehd zentroak gibelaren minbizia zelan garatzen den, eta Omega3ak izan ditzakeen onuren ikerketa finantzatzeko.

Guztiak “pozik” agertu dira kanpainaren emaitzarekin; izan ere, pertsona asko eta asko izan dira atuna jaten argazkia sare sozialetara igo dituztenak (instagram, facebook edo twitterrera) #Bermeotunaminbiziarenaurka edota #Bermeotunacontraelcáncer hashtag-arekin, eta horrela minbiziari aurre egiteko ikerketaren aldeko euren konpromisoa agertu dute. Ekitaldiko parte hartzaileek eurei guztiei eskerrak eman dizkiete bihotz bihotzez, izan ere, atuna jaten argazkia atera duten pertsona guztien inplikazioa eta parte hartzea ezinbestekoa izan da kanpaina solidario honek izan duen arrakasta izateko.

Era horretan, gogoratu dutenez, kanpaina honekiko konpromisoa pertsona eta elkarte askok adierazi dute, besteak beste, Eneko Atxa sukaldariak, Eli Pinedo eskubaloiko jokalariak, Urdaibai Arraun Elkarteko arraunlariek, Garazi Ibarrolaza influencer bermeotarrak, eta Markinako suhiltzaileek.

      

        

 

Horrez gain, asko izan ziren Bermeoko Arrain Azokan jarritako photocall-etan argazkiak atera zituzten pertsonak, familiak, koadrilak… izan ere, Minbiziaren Aurkako Elkartea eta CIC Biogune zentroa Arrain Azokan stand batean egongo ziran, euren lanaren berri ematen eta ikerketa honek duen garrantzia azaltzen.

Ikerketa

Orain kanpaina honen bidez lortutako 3.000 euroak CIC Biogunek gibeleko minbiziaren prebentzioa eta tratamendua aztertuko dituen ikerketara zuzenduko dira. Proiektu hori María Luz Martínez Chantar doktorearen laborategian garatuko da, Bizkaiko CIC Biogune ikerketa zentroan, hain zuzen ere.

Hortaz, kanpaina honetan euren argazkiekin parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie, euren ekarpenarekin minbiziari aurre egiteko ikerketa lagundu dutelako eta #Bermeotunaminbiziarenaurka esperientzia “oso aberasgarria” izan dela adierazi dute.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.