Udarik goxoena aurten, Bermeon!

  • Bermeo Tuna World Capital eta Bermeoko Udalak bultzatutako hainbat ekintza desberdin jarri dira martxan turismoa eta herriko ekonomia birraktibatzeko.
  • Gastronomia Udako ekintzen ardatz nagusietako bat izango da.
  • Ibilbide gastronomikoak, kofradiara bisitak, atun dastaketak…. Ekintza asko atun eta hegaluzean zentratuko dira.

Urte zail bat izaten ari da eta herrian laguntzea premiazkoa da. Pandemiaren ostean eta deseskalada prozesu bete betean, Bermeoko Udalak, BTWCkin batera Nik BermeON kanpaina martxan jarri zuen: herriko ekonomia birraktibatzera zuzenduta, batez ere herriko ostalaritza eta komertzioa bultzatzeko ekintzekin, Coronavirusaren osteko egoerari aurre egin ahal izateko.

Bultzatutako ekintza desberdinen artean, #BermeoTunaPintxoTour dugu, Bermeoko taberna desberdinen ibilbidea non atun eta hegaluzearekin egindako pintxorik goxoenak dastatu ahalko dira. Taberna bakoitzak bere pintxo berezia egin eta argitaratu du, eta honela 15 tabernek osatzen dute ibilbidea. Materia prima hau, gainera, herrikoa izateaz gain, jasangarritasunaren bermea ere badu, izan ere Bermeoko kontserba eta arrantzak bermatu ahal duten ezaugarri bat baita. Baina urte honetan, gainera, berrikuntza batekin dator. Aurten, pintxo lehiaketa izango dugu! Uztailaren 17tik 26ra pintxo onenari botoa emateko aukera izango dugu. Honen eskuorria turismo bulegoan edota taberna partehartzaileetan eskuratu ahal izango da. Info gehigo hemen. 

Kontserberen bisitak aurten bertan behera gelditu dira segurtasun neurriak direla eta, arriskua ekiditeko eta bai langile zein bisitarien segurtasuna bermatzeko. Horregatik, kontserba industria eta beraien produktuen kalitate altua balioan jartzeko ekintza bat bultzatu dugu:  Bermeo Tuna Tasting. uztaileko eta abuztuko asteazkenetan egingo den ekintza gastronomikoa da, Bermeoko Arrantzaleen museoan goizeko 11tan. Ekintza honako honetan datza: Museora bisita txiki batekin hasten da, non Bermeoko tradizioa eta atunaren arrantzarekiko lotura azaltzen den, Ondoren BTWCen bideo bat proiektatzen da, gure arrantza eta kontserba industria balioan jartzen duena, praktika onen garrantzia azaltzen dena eta itsasoko langileen lana balioan jartzen duena.

Ondoren, pintxo tailerra hasten da, Martin Lucas sukaldariarekin 3 pintxo eginez. Atun eta hegaluzearekin egindako pintxo desberdinak dira, hauek nola egin eta produktuen ezaugarriak azaltzen duelarik, txakoli batekin lagunduz. Ekintzak ordu beteko iraupena du eta 10€ko kostua. Beharrezkoa da erreserba egitea aurretiz, turismourdaibai.com webgunean edota Bermeoko Turismo Bulegoan.

Eskaintza turistikoa betetzeko, San Pedro kofradiara bisitak jarraitzen dute, neskatilek eginiko bisita gidatu batekin. Amaitzean kata txiki bat eskaintzen dute arrantzaleen kofradian bertan, eta neskatilak eurak dira bisita egin eta euren lanari buruzko azalpenak ematen dituztenak.

Bermeon udan eskaintzen den programa zabali buruzko informazioa eta ekintzak ezagutzeko, bisitatu  BIZI BERMEO.

Eta aurrerapena modura, adierazi, hurrengo hilabetetik aurrera ekintza gastronomiko berri bat jarriko dela martzan gure produktu izarra protagonista izanik. Adi egon!

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.