09/04/2019. Bermeo Tuna World Capital, Gourmets-en, Madrilen

  • Nekazaritza, Arrantza, eta Elikadura politikako Sailburuordea eta BTWC-ko lehendakaria den Bittor Orozek Elkartearen aurkezpen bat burutu du Azoka Gastronomikoan.
  • Salón Gourmet-eko 33..edizio honek, 100.000 bisita espero ditu.

(Bermeo, 2019ko apirilaren 9a) Bermeo Tuna World Capital (BTWC), Madrilgo Salón Gourmets-ean aurkeztu du Elkarteko lehendakariak , Bittor Oroz-ek.

Madrilgo Salón Gourmet markoaren barruan, BTWCko Lehendakaria den eta Nekazaritza, Arrantza, eta Elikadura politikako Sailburuordea den Bittor Orozek Elkartearen aurkezpena burutu zuen atzo. Berarekin izan ziren Juan Mari Arzak eta Elena Arzak, Arzak jatetxetik, Pedro SubijanaHilario Arbelaitz sukaldaria, Julio Morón, OPAGACko Zuzendaria, eta Ignacio Serrats, Elkarteko lehendakari-ordea eta Serrats Kontserberako Zuzendaria.

 

Orozek, Elkartean martxan jarritako iniziatibak aurkeztu zituen, eta 2019ko proiektuen berri eman zuen: ekonomia zirkularreko proiektuak, sektorearen inpaktu sozio-ekonomikoaren ikerlanak, eta Garapen Jasangarriko Helburuei zuzenduriko proiektuak.

Bereziki azpimarratu zuen Bermeo Tuna Forum, Elkartearen interesekoak diren gaien inguruko eztabaida eta hausnarketa foro internazionalaren sorrera. Bertan atunaren jasangarritasunaren aldeko nazioarteko akordioa sinatuko da, non partehartzaileek helburu eta esfortsu partekatuak hartuko dituzte 2030 Agendaren helburuak betez.

Horrez gain, elikagai honen propietate onuragarriak goraipatu ditu, eta praktika onak aplikatzeko beharrizana, hau hurrengo belaunaldietan mantendu ahal izateko.

Azokan, presente daude gure kide diren kontserberak, hala nola Conservas Serrats, Campos eta Conservas Zallo. Beraien produktuei buruzko informazioa eskaintzeaz gain, degustazio eta katak antolatzen dituzte beraien txokoan. Bertan baita eskuratu ahal izango duzue Bermeo Tuna World Capital-ari buruzko informazioa.

  

Leave a Reply

Your email address will not be published.