2019/01/21. BTWC-rentzako aholkularitza juridikoko zerbitzuak kontratatzeko lizitazio iragarpena.

  • Eskaintzak aurkezteko epe muga: 2019/02/10

 

Bermeo Tuna World Capital ek “Bermeo – Atunaren munduko hiriburu elkartea”rentzako aholkularitza juridikoko zerbitzuak kontratatzeko prozesu irekiaren hariera iragartzen du. Enpresa esleipendunak BTWC-ren eskutik eskatzen zaizkion aholkularitza juridikoko zerbitzuak emango ditu. Aholkularitzak honako prestazio hauek barne hartuko ditu:

  1. Elkartearen Zuzendaritza Batzordearen eta Batzar Nagusien bilkuretara bertaratzea.
  2. Elkartearen Zuzendaritza Batzordearen eta Batzar Nagusien bileretako aktak eta egiaztagiriak prestatzea.
  3. Hala badagokio, Elkarteko organoen akordio eta erabakiak publiko egitea eta notarioaren aurrera agertzea.
  4. Elkarteko organoen akordio eta erabakiak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatzeko egin beharreko kudeaketak koordinatzea eta bertan izatea.

BTWC da erakunde kontratatzailea. Kontratazio Organoa, berriz, BTWCko zuzendari nagusia da.

 

 

GAUZATZEKO EPEA ETA KONTRATUAREN IRAUPENA

Kontratu honen ondoriozko prestazioak gauzatzeko epea 3 (hiru) urtekoa izango da. Epe hori dagokion kontratua formalizatzen denetik aurrera hasiko da zenbatzen, edo kontratu dokumentuan zehaztutako datatik aurrera.

 

ESKAINTZEN AURKEZPENA

Aipatutako klausula administratiboen plegua errespetatu beharko dute, eta aurkeztu beharko dituzte bai BTWC enpresa lizitatzailearen egoitza sozialean, edo bai mezu elektronikoen bidez, 2019ko otsailaren 10eko 12:00ak baino lehen.

Xehetasun gehiago 

 

 

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.