2019/07/30. BTWC Bay of Biscay Jaialdian

  • Musika eta gastronomian zentraturiko ospe internazionaleko jaialdia ospatu da uztailaren 25 eta 28 bitartean, Bermeon
  • Bermeo Tuna World Capital-ek parte hartu du jaialdian, larunbatean, Campos, Serrats, Zallo, Arroyabe eta Cusumano kontserberek eskainiriko hegaluzearen showcooking batekin.
  • Atunaren presentzia eta garrantzia nabarmena izan da jaialdi osoan zehar.

(Bermeo, 2019ko uztailaren 30a) Bukatu berri da musika eta gastronomian zentraturiko Bay of Biscay festibal, nazioarteko jaialdia. Edizio berezia, toki-aldatzeaz gain (aurten Bermeon egin da lehen aldiz, Mundakan egin beharrean aurrekoetan bezala), Bermeo Tuna World Capital-ek lehenengo aldiz parte hartu ahal izan duelako espazio gastronomikoan, hegaluzean oinarrituriko pintxoen showcooking berezi batekin. 

Aintzinako Mundaka Festival, gaur egun Bay of Biscay Festival, bukatu da balantze positibo batekin antolakuntzaren aldetik. Bermeon ospatzen den lehen aldia zen, eta eguraldi kazkarra nabarmendu den arren jaialdi guztian zehar, jendeak ez dio uko egin jaialditik pasatzeari.

Gastronomiak paper oso garrantzitsua izan du, batez ere edizio honetan, eta konkretuki, atunak eta hegaluzeak. Gastronomia ekitaldien artean, Xabier Gutierrez eta Andoni Adurizen erakustaldiak izan ditugu, baita Ander Gonzalez eta Paulo Airaudorenak. Puntu berezia eta espektakulua jarri zuena, azkenik, Balfegó-ren eskutik egin zen atunaren “ronkeoa” izan zen, arrakasta izugarria lortu zuelarik.

Gure aldetik, larunbat goizean gure kontserberen eskutik burutu zen hegaluzearen inguruko showcooking-a, fusio eusko-oriental eran erakutsiz 3 pintxo desberdinen prestaketa eta dastaketa. Campos, Serrats, Arroyabe, Zallo eta Cusumano bertan izan ziren, euren produktuak pintxoen protagonistak zirelarik. Sukaldaria, Maidaganeko Martín Lucas izan zen, eta prestatutako pintxoak hegaluzearen sukaldaritza oriental-euskaldunean oinarritu ziren (denak, gure kontserberetako produktuak erabiliz).

Parte hartzaile guztiak oso gustora aritu ziren Martinen azalpenak entzuten, eta are gehiago, geroko pintxoak dastatzen.

Bermeo Tuna World Capitalen aldetik, pozik agertu gara gastronomian eta atunean zentraturiko ebentu itzel honetan parte hartzeaz eta, gure elkartearen izena zabaltzeaz gain, gure kontserberetako produktu eta aukerak ezagutzera emateaz. Hurrengo urterarte, Bay of Biscay Festival!

           

   

Leave a Reply

Your email address will not be published.