2018/09/24. Bermeo Tuna Tagging Race oso balantze positiboarekin itxi da

  • Markatutako aleek ahalbidetuko dute atunaren biologiari buruzko ezagutzan sakontzen jarraitzea eta atungorria kudeatzeko neurrien eraginkortasuna areagotzea.
  • Egitasmoaren lehen edizioak, Bizkaiko golkoan kirol arrantzako atungorriaren markaketa elektronikoaren egindako lehen egitasmo aitzindaria izanik, agerian jarri du jolas arrantzaren sektorea egiten ari den ahalegina arrantza espezieen iraunkortasuna sustatzeko, eta horrelako arrantza zaleen eta ikertzaileen arteko loturak sendotzen laguntzeko balio izan du.
  • AZTI biologo talde batek oso hurbiletik ikuskatu du atunak harrapatu eta markatzeko prozesu guztia, arrainei tratua ona ematen zaiela segurtatuz eta parte hartzaileei praktika onak erakutsiz. Proban zehar, zientzialariek egiaztatu dute arrantzatutako aleak itsasora itzultzen zirela sano eta salbu, horien artean 185 zentimetro eta 130 kiloko ale bat, zeinak probaren errekorra markatu zuen.
  • Gainera, asteburuan zehar, Bermeo Tuna World Capital-ek eta Seastainable Ventures-ek* hitzarmen bat izenpetu dute, bi aldeen arteko lankidetza esparru egonkor bat ezartzeko, proiektu jakin batzuk diseinatu, garatu eta kudeatzeko, atunaren inguruan kudeaketa jasangarria maila globalean sustatzen laguntzeko. Horien artean dago Blue Life Marine Sanctuary, itsasoko bizitzaren babesleku bat garatzeko eredu moduan, eta Elkarteak hori balora dadila nahi du, Euskadiko kostaldean ezartzeko aukerak aztertzeko.

(Bermeo, 2018ko irailaren 24a) Bermeo Tuna Tagging Raceren lehen edizioa aste buru honetan egin da, Bermeon, eta oso balantze positiboarekin itxi da. Bermeo Tuna World Capital elkarteak antolatu du, atunaren kudeaketa jasangarria sustatu nahi du maila globalean, baliabide naturala den heinean, eta proiektuan parte hartu nahi izan duten EAEko 9 taldek parte hartu dute.

Bermeo Tuna Tagging Raceren edizio hau bereziki garrantzitsua da, ekitaldi aitzindaria delako Bizkaiko golkoko atungorriaren markaketa elektronikorako, kirol arrantzaren barruan. AZTIko biologo talde batek oso hurbiletik eta une oro ikuskatu du atunak harrapatu eta markatzeko prozesu guztia, arrainei tratua ona ematen zaiela segurtatuz eta parte hartzaileei praktika onak erakutsiz. Proban zehar, zientzialariek egiaztatu dute arrantzatutako aleak itsasora itzultzen zirela sano eta salbu, horien artean 185 zentimetro eta 130 kiloko ale bat, zeinak probaren errekorra markatu zuen.

Bermeo Tuna World Capitaleko presidente Bittor Orozen arabera (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea ere bada), “atungorria markatzeko jardunaldiak agerian uzten du arrantza kirolaren sektorearen ahaleginaren balioa arrantza espezieen iraunkortasunaren alde, eta horrelako arrantza motaren zaleen eta itsasoaren biodibertsitatea eta iraunkortasuna zaintzeko arrantzaren inguruko ikerketaren harremanak sendotzen laguntzen du”.

Presidenteak zehaztu duenez, jardunaldia “gure elkartearen oinarrietako bat da, izan ere, atunaren biologiari buruzko ezagutzan sakontzen jarraitzea eta atungorria kudeatzeko neurrien eraginkortasuna areagotzea ahalbidetuko du”.

Bermeo Tuna World Capitalen eta Seastainable Venturesen arteko akordioa

Gainera, asteburuan zehar, Bermeo Tuna World Capitalek eta Seastainable Venturesek hitzarmen bat izenpetu dute, bi aldeen arteko lankidetza esparru egonkor bat ezartzeko, proiektu jakin batzuk diseinatu, garatu eta kudeatzeko.

Akordioa hainbat hilabetez lantzen ari da, eta xedea da Bermeo Tuna World Capitali laguntzea sinergiak bilatzen maila globalean atunaren inguruko kudeaketa jasangarria sustatzeko. Akordioarekin batera proiektu pilotu bat bat egin da, hau da, Bermeo Tuna Tagging Race herri zientziako egitasmoa, zeina asteburu honetan gauzatu den; antolamenduan parte hartu du esperientzia egiaztatua duen Kataluniako enpresak, izan ere, antzeko ekitaldiak antolatzen ditu Mediterraneoan, eta espezializatuta dago “Itsasoko Kapital Naturalaren” erabilera zuzena bultzatzeko proiektuetan, aberastasun soziala eta ekonomikoa sortzeko, gizarte eta ingurumeneko eragin positiboarekin.

Oraingoz, ekitaldiaz gain, hainbat egitasmo zehaztu dira BTWCren sorrerako xedearen esparruaren baitan. Horien artean dago Seastainable Ventures garatzen ari den “Blue Life Marine Sanctuary”, itsasoko bizitzaren babesleku bat garatzeko eredu bat, eta Elkarteak hori balora dadila nahi du, Euskadiko kostaldean ezartzeko aukerak aztertzeko.

Atungorria gehiegi esplotatu zen 1990etik 2008ra bitartean, bere arrantzaren gainean egin zen presio indartsuaren ondorioz. Urte hartatik aurrera, hein handi batean agintaritza politikoek eta kudeatzaileek hartutako neurrien ondorioz (horien artean ICCAT-Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak atungorria lehengoratzeko ezarritako plana), egoera hobetu egin da eta populazioa berreskuratu da.

Bermeon markatzeko egin den ekintzaren helburu handietako bat da atunaren biologian sakontzea ahalbidetuko duten datuak jasotzen jarraitzea eta atungorria kudeatzeko neurrien eraginkortasuna areagotzea.

Bermeo Tuna World Capital elkarteari buruz

Bermeo Tuna World Capital elkartearen erronka da atunaren kudeaketa jasangarria maila orokorrean sustatzea, ezagutzaren eta jardunbide onen lidergoaren bitartez.

Aliantza publiko-pribatu baten emaitza da, Bermeon, Euskadin eta nazioartean atunaren balio kateko eragile nagusien parte hartzea bilatzeko helburua duena. Orain arte, egitasmoarekin bat egin dute Atunketari Izoztaileen Elkarteek (ANABAC eta OPAGAC); Bermeoko Arrantzale Kofradiak; hainbat kontserba enpresak (Salica, Serrats, Arroyabe eta Zallo); AZTI zentro teknologikoak; eta Bermeoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.

Hiriburutzak zientziaren eta arrantzaren, ezagutzaren, prestakuntzaren eta berrikuntzaren arteko lankidetza sustatu nahi du, ondare historikoa berreskuratu, kudeatu eta zabalkundea egiteaz gain. Gainera, egitasmoarekin, Bermeo herriaren garapen ekonomikoa eta soziala ere bultzatu nahi da.

Informazio gehiago: Irantzu Zubiaur. Bermeo Tuna World Capitaleko komunikazioa. Mail: izubiaur@azti.es Tel.: 667 174 330

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.